Flora, DibulgatzenFebruary 8, 2010 7:18 pm

Sarritan pentsatzen dugu, zein paraje ederrak dauzkagun inguruan, berde berdeak, ia eguneroko xirimiriari esker! Horrenbeste aldapa eta mendien artean, ederra da tarteka goi mendiko larreak ikustea, Aralar inguruak adibidez.

Larre hoien existentzia, artzantzaren jarduera historikoagatik izan da, ez dira “naturalak”, baina balio paisajistiko eta turistiko handiko eremuak dira, beraz, ez daukagu erreparorik berauek kontserbatzeko. Nola? Ba artzantza ere kontserbatuz!

Urtero milloika euro bideratzen dira, ardiak Aralarren barrena ibili daitezen eta honen eraginagatik, honelako paisaiak kontserba daitezen. Beraz, artzantza beharrezkoa al da? Paisaia hauek kontserbatu nahi badira… bai!

Zer gertatuko litzateke, krisi santu honen ondorioz, gobernuak artzantzara diru laguntzarik ez balitzake bideratuko? Aralarko goi larreak desagertu egingo lirateke!


Irudia: larreak ala sastrakak?

Honezkero igandelarirenbat bat badago ene irakurle fidelen artean, eramanak izango ditu bere eskuak buru gainera: “ekosistema zoragarri hori suntsituko da, Aralarri KALTE egingo diogu”.

Kalte? Ekosistemak desagertu?

Belardi hauek kontserbAtu ezean, ekosistema hauek beraien zikloa jarraituko dute. Zihurrenik sastrakadi “zikin” bihurtuko dira eta nork daki, agian pagadiren bat sortuko da urteen poderioz. Beraz… kaltegarria al da? Goi mendiko larreen ekositema hau, desagertu ala eraldatu egingo da? Zein da “naturalagoa”, artzantza jardueratik at dagoen ekosistema ala artzantzaren bidez mantentzen dena?

Pentsatu…
Pentsatu…
Pentsatu…

UncategorizedJanuary 27, 2010 7:48 pm

Hondakin nuklearren biltegiak eraikitzeko herritxo bila dabiltza, eskupeko galanta ematen omen dute, jarri zure etxe alboan nuklear biltegi bat! Hondakin hauek erradiaktiboak dira, minbiziak eta fetoan deformazioak sor ditzazkete, gainera, BETIRAKO dira, izan ere degradatzen behar duten denboran eguzkia bera ere itzaliko da!

Energia nuklearrak hondakin nuklear erradiaktiboak sortzen ditu, molekulatxo oso oxidatzaileak, gure DNA-n barneraino sartu eta berau apurtzen dutenak, zelulak “zoratu” eta minbizia sortuz. Baina hau da energia “garbi” eta merkea lortzeagatik ordaintzen dugun prezioa, izan ere, energia nuklearrak ez du CO2-rik isurtzen atmosferara, gainera oso material gutxirekin energia mordoa sortzen da, petroleoaren ordezko benetan interesgarria da!

DNA-n egiten dituen kalteengatik, mutazio sortzaile handia da, MUTANTEAK sortzen ditu. Beraz, esan genezake, geneen aniztasuna handitzen dutela, bizidun mota berriak sortuz!

Lau begiko ultra-arrainak, bi hankako megaiñurriak, lau hegatseko superzapelatzak, baina…beso bateko haurrak, hazirik gabeko landareak, hegorik gabeko intsektuak.

DibulgatzenJanuary 13, 2010 8:22 pm

Haiti-ko irudi gordiñak ikustera behartu nauten honetan (bai, telemorboak behartu nau), lurrikaraen jatorriaz jarri naiz posteatzen.

Gure planetako lurrazala geldirik dagoela dirudien arren konstanteki ari da mugitzen, izan ere, itsaso zein mendiak pausatuta dauden lur azal sendo hau, litosfera deritzona, beste lur barneko kapa malgu baten gainean pausaturik dago, astenosfera deritzona.

Beraz, itsaso zein lur eremuak biltzen dituen litosfera sendo hau, astenosfera malguan dabil dantzan. Litosfera hau, plaketan dago banatuta, 8 plaka inguru dira. Astenosferaren gaineko dantza honetan, plaka elkar jotzen eta bultzatzen dute, lurrikarak sortuz. Plaka hauek elkar jotzen duten eremuetan, lurrikara ugariagoak eta bortitzagoak izaten dira, zorionez gurean ez duguna.

Plaken mugitmendu honek, hamaika zoritxar sortu ditu, baina kontutan eduki, mugimendu hauek, lur barneko mineralak ateratzen dituztela kanporuntz, materialak birziklatuz eta azkenean, gure zati bihurtuko diren elementu esentzialak eskeniz. Izan ere bizidun oro lur barnetik atera diren materialez egina baitago.

UncategorizedDecember 31, 2009 9:19 am

James Lovelock kimikariak 1979 argitaraturiko artikulu batean planteaturiko hipotesi erromantikoa.

Bere esanetan, Lur planeta, guztiz autoerregulagarria den ente garatu eta konsziente bat omen da, itsasoen gazitasuna, etmosferako gasak… bere barne medio moduan kontrolatu ahal dituena.

Ene irakurle fidelen artean, pentsamentu Eko-erromantikoa duten bat baino gehiago egongo dira, izan ere, oso hipotesi “flower power” dela ezin uka, supraorganismo konsziente baten barruan bizi garela jakitea benetan estimulagarria baita!

Zer egin dezake egunean 5 bisita inguru dituen blog xume honek, horren hipotesi xarmangarriaren aurka? Ba… modu neutral batean aztertu!

Agian Lur planeta ente autoerregularri konsziente bat da, nor daki! Agian geu bere supraorganismo horren zatitxo bat gara, adibidez, gure hesteetan dauden bakterioen modukoak, baina zein da Homo Sapiens-aren papera supraorganismo honetan?

Planeta bera zikindu, suntsitu eta inbaditzen ari garen infekzio bat garelakoan nago. Poliki poliki, beste espezieak baztertuz geu jabetu gara supraorganismo honetaz eta gaur arte, harrigarria dirudien arren, ez dugu supraorganismo horren sistema inmunearen erasorik jasan. Egia da zenbait gaixotasun mundial pairatu ditugula, jendea hil egiten dela, klima aldatu omen dugula, baina ala ere gure populazioa gorantz doa eta modu oso azkarrean.

Lur planeta supraorganismo garatu eta konsziente bat bada eta Homo Sapiens-aren infekzioen aurrean ez badu ezer egiten… edo ez du sistema inmunerik edo agian ez da supraorganismo bat… zeuek erabaki!

Eman iritzia!
Ez bildurtu!


Irudia: www.luisprada.com

Eta… URTE BERRI ON! GAIA-k beste urte bateko alokairua eman digu bere barrenean bizi gaitezen!

DibulgatzenDecember 22, 2009 1:55 pm

Ene irakurle fidelak animali, flora edo bakterioei buruzko post baten zain badaude, gaurkoan ez dute bere bioanizatsunarenganako kuriositate amaigabe hori beteko. Gaurkoan eskoletaz hitzegingo dugu, eskolak eta bioaniztasuna.

Orain baino gaztexoagoa nintzela, gogoan dut nola urtean behin eskolara sexualitateaz, trafikoaz, elikaduraz… hitzegitera etortzen zitzaigun pertsona bat gonbidatzen zela. Oso gai interesgarriak ziren, baina inoiz ez zitzaigun etorri inor bioaniztasun, ekosistema, fauna edo florari buruz hitzegitea. Sarritan geuk joaten ginen interpretazio gune xume eta kuadrikuleatuetara, puzle edo bideo simple baten bidez zerbait ikasten saiatzera.

Ez al du kultura ekologikoak kultura sexuala adina balio? Trafiko seinaleak errespertatzen irakastera etortzen bazaizkigu, zergatik ez dira ekosistemak errespetazten erakustera etortzen? Zuhaitz baten puzlea egiten duen gazteak, ba al daki benetan zer den zuhaitz bat?

Zenbait gaietan trebatu egiten gaituzte, beste gai batzuetan sensibilizatu. Sarritan kultura ekologikoan oso sensibleak gara, baina ez dakigu ideiarik ere berataz. Zer sortu du honek? Zuhaitz batera kate batez lotzen den generazioa bat, baina zuhaitz horren balio ekologiari buruz ideiarik ez daukatena.

Pena merezi al du pinu bat kontserbatzea?

Ibai bat “garbitzean” bertako egur hila ere kendu behar al da?

Politak al dira ibaiaren inguruan zume negartiak?

Sentsible eta ingorante?????

DibulgatzenDecember 10, 2009 10:14 pm

Antibiotikoak lehenengo mailako medikamentuak direla ederki dakigu, bere izenak ere bildurra ematen du: ANTI-BIOTIKO, hau da, “bizitzaren aurkakoa”.

Soilik BAKTERIOEN aurka balio dutela ere badakigu, gaixotasun birikoen aurka adibidez, ez dute balio!

Baina badago antibiotikoak hartzera erreparoa ematen digu beste kontzeptu bat: “antibiotiko asko kontsumitu ezkero, baliogabetu egiten dira beraien efektuak“. Horrek bai jartzen dizkigula ileak tente!

Bakterioek IKASI egiten al dute ba?

Ez al gara ba, unibertsoko adimendun izaki bakarrak?

Nola egiten diote aurre bakteiroek antibiotikoen eraginei?

Urrengoan medikuak antibiotikoak errezetatzen baldin badizkit, hartu egin behar al ditut?

Antibiotikoek bakterioen pareta zelularra “zulatzen” dute, beraien pareteko konposatu konkretu bat erasotuz eta bakterioak ziplo akabatuz. Eta ene irakurle fidelek zera esango dute “hori bai hori efektibitatea!”. Eta arrazoi dute (nola ez dute ba arrazoia izango ene irakurle fidelek?).

Gertatzen dena da, bakterioek HAUTESPEN NATURALAREN eraginez beraien parteko konposatuak nahiko sarritan aldatzen dituztela, modu honetara antibiotiko konkretu batengana erresistente eginez. Arrazoi honengatik urtero antibiotiko mota berriak atera behar dira, pareteko konposatu berri hauei erasotzeko. Zenbat eta antibiotiko gehiago erabili, pareteko konposatu berriak ateratzeko probabilitatea handitu egiten da, bakterioei ikasteko material gehiago ematen diegu.

Hau da antibiotiko eta bakteiroen arteko burruka izkutua.

UncategorizedDecember 2, 2009 2:28 pm

Konturatu ere egin gabe urte bat egin du blog xume honek. Konturatu ere egin gabe, bai, izan ere Urriaren 31ean egin baitzuen urtebete, ta ezta enteratu ere!!!!

Post ugari pasa dira blog honetan. Hasieran, astean pare bat post idazten ziren, gero ordea, erritmoa erlaxatu eta bi astean behin post bat idaztea izaten da normalena. Ideia falta??? Zihur ezetz.

Txintxarrisfera izeneko Big-bang horretatik sortu zen blog hau, herritar arruntei etxetik bi pausotara zegoen bioaniztasuna gerturatzearren. Eta nik uste helburu hori bete dela, ezta? Blog honen irakurle fidelek, bioaniztasunari buruz apur bat gehiago dakitelakoan nago, ala espero da behintzat!

Urrengo urteetako joera??? Nork daki! Espero dut, egunero dauzkadan 2 edo 3 bisita hoiek kontserbatzea eta gehiago etortzen badira, ongi etorriak daitezela, flora-fauna eta zientziaren errepublika txiki honetara.

Ospatzeko, ileak tente ipintzen dituen bideo xume bat.

ZORIONAK ETA MILLOIKA ESKER DENEI (badakizue zeiñi).


“>

DibulgatzenNovember 16, 2009 8:07 pm

Bizitza akatsez osaturiko bide luzea da, akatsetatik ikasten dugu, akats bat zuzentzeko bestea egiten dugu, neure irakasle batek zioen bezala “materia batean burutu daitezkeen akats guztiak egin ostean bihurtuko zara materia horretan espezialista” eta sarritan, akats handienen ostean jaiotzen dira ideiarik onenak… eboluzioan bezala!

Bizitzaren lehen hastapen haietan, bakteria klonikoen zopa hartan, gure sorlekuan, akats baten ondorioz sortu zen nukleodun zelula eta beste akats ugariren ostean milaka zelula mota ezberdin sortu ziren. Geneetan pilaturiko akatsen ondorioz izaki konplexuagoak eratu ziren, lurra kolonizatzeraino, zuhaitzetara igotzeraino, zuhatzetik jeisteraino eta bi oinen gainean dabilen tximino arraroa agertzeraino.

Eboluzioa beraz, elkarren segidan egindako akats multzo desordenatu bat da. Ba al dago ordea akats hoien zantzurik? Bai. Gaixotasun genetikoak deritzogu. Milaka gaixotasun genetiko daude gizakiaren geneetan, gehienak zoritxarrekoak, baina badago bat nahiko bitxia dena eta berataz hitzegingo dizuet: DALTONISMOA.

Gaixotasun genetiko hau gehienbat gizonetan ematen da, gaixoak berebiziko zailtasunak ditu koloreak bereizten, batez ere gorria eta berdea, bere begietako zenbait errezeptoreek ez baitute proteina konkretu bat ekoizten. Pertsonalki daltoniko bat ezagutzeko aukera eduki nuen eta oso pasadizo xelebrea kontatu zidan, Jokinek.

“genetikaren legeengatik Jokinen aitona ere erabateko daltonikoa zen, Jokinen familiak bazekien datu hau baina ez zekiena zen, 4 urteko Jokin txikia ere daltonikoa zela. Aitona tomateak biltzera joan zen egun batean eta amonak Jokin ere bidali zuen aitonari laguntzera (tomate gorriak aukeratzen laguntzera), baina aiton ilobek izugarritako baldekada tomate bildu omen zuten, guztiak berde-berdeak”

Zorionez Jokin ez zen fruitu helduak jaten elikatzen zen tximu bat, zeren hau horrela izan balitz, bere aitona gosez hilko zen, ez zuen kumerik edukiko eta Jokin eta bere familia (eta beraien geneak) ez ziren bizitzaren lege zorrotzetaik libratuko.

Eboluzioa akts mordoen produktua den arren, zenbaitetan akatsak oso garesti ordaintzen dira.

Daltonismoaren TEST bat. Frogatu zuen akats ebolutiboa!

Zein zenba,ki ikusten du ene irakurle fidelak?

8 = ez daukazu daltonismoaren akatsa ebolutioboa, ufff!
3 = eboluzioak akats bat egin du zure genoman

DibulgatzenOctober 26, 2009 2:30 pm

Txintxarrisferako Ardiki Mapping Party-a ospatzear dagoen honetan, blog xume honek Software librea eta bioaniztasunaren arteko fusio bat egin nahi du post honetan.

Ene irakurle fidel eta libreek jakingo dute software librea eta ez-librearen artean bereizten. Sarritan topatzen ditugu programa garestiak eta bere homologo libreak, gehienetan ordaindutakoa bezain onak edo obea izan daitezkeenak. Hauetako bat dugu ARCVIEW eta bere homologo librea: KOSMO.

Bi programa hauek, kartografiak egiteko erabiltzen dira. Biologo zoriontxu eta suertedunenak, mendi, baso eta errekak lagintzen (muestreatzen) ibiltzen dira. Garrantzitsua da lagin edo muestra bakoitza NON eta NOIZ hartu den jakitea, gerorako datuen interpretazioa egiteko. Kartografiako programa hauetan, mendian topatutako datuak sartzen ditugu, programa honek datu hauek mapa baten gainean kokatzen ditu, honela, begirada bizkor batean, gure laginketaren ikuspuntu orokor bat izaten dugu. Experientziagatik diotzuet, OSO baliagarria dela, landaredi mapak egiteko, animali baten bizi eremuak markatzeko, espezieen arteko elkarrekintzak ikusteko…

Arcview eta Kosmo programak konparatzen baditugu, ia klonak dira, baina Kosmo doakoa da, beti berritzen ari da (software librearen aldeko aktibistei esker) eta edozein duda segituan argitzen dizute. Programa honekin, gure etxetik bi pausotara dauden landaredien mapak egin ahal ditug, gure etxetik bi pausotara dagoen azkonarraren kaka egiteko lekuak markatu ahal ditugu, gure etxetik bi pausotara bioaniztasunez beteta dauden inguruneak erakutsi ahal ditugu.

Ausartu zaitez KOSMO-rekin!!!! Eta partekatu zure ikerketa LIBREAK!

Klikatu hemen.

DibulgatzenOctober 10, 2009 1:13 pm

Betidanik izan du gizakiak hegan egiteko gogoa, nork ez du inoiz amestu hegan dabilela? Baina eboluzioaren esku ahaltsuak ez digu dohai hori eman eta gizakiok, nahiz eta ebolutiboki egitura harrigarri asko ditugun, ez dugu hegan egiteko kapazitatea, lastima!

Baina ene irakurle fidelok, gaurkoan blog honetan gizaki hegalari bat diseinatuko dugu. Gizaki arrunt bat hartu, modifikazio batzuk egin eta gizaki hegalari bat eraikiko dugu. Agian ez da hegalari ona izango baina metro batzuk hegaldatzeko behar duen minimo batzuk emango dizkiogu. Hasi gaitezen.

Experimentu honetako gizaki hau, gutako edozein izan daiteke. Modu estandar batean, ondoko ezaugarriak ditu.
Pisua = 80kg
Altuera = 1.80m

Gizaki altu eta nahiko argala, hasteko material bikaina. Lehenik eta behin hegalak ipiniko dizkiogu. Ene irakurle fidelak aingeruetaz pentsatzen ariko dira, baina bizkarrean hegal pare bat ipintzeak, konplexutasuna handitu dezake (soin adar berriak, hezur berriak, muskulu berriak…) zergatik ez dagoena erabili? Saguzarren antzera, gizaki honi, atzamarretako hezurrak (falangeak) metroterdira luzatuko dizkiogu. Ostean, hatz arteko azala luzatuko diogu, hau izango da hegan egiteko egitura zabala (hegalen antzera).

Behin hegan egiteko organoak ipini ostean, pisu apur bat kenduko diogu. Horretarako, hezurren dentsitatea minimora jeitsiko dugu eta hau gutxi balitz, hezur barruak hairez beteko ditugu, honek pisua arinduko du eta airean maniobrabilitatea obetu.

Azkenik, hegaldia maneiatzeko “isatsa” ipiniko diogu. Isats bat ipini ordez, hankak erabiliko ditugu. Bi ankak azalezko beste egitura zabal batez elkartu egingo ditugu, lurean ibiltzeko oztopo bat izango den arren, azal hau gora edo behera mugituz hegaldia kontrola genezake.

Hegan egitean energia kostu handia du, batez ere hegan egiten hastea. Beraz gizaki hegalari honek, hegazti handiek bezala, hegaldatzeko gorantzko korronteak aprobetxatu beharko lituzke, handiegia baita hegaldatzeko. Eta bukatzeko, beste birika bat ipiniko diogu, energia gehiago har dezan eta altuera handiagoetan hegan egin (oxigeno eskasia konpentsatzeko).

Itxura nahiko arraroa izango luke, baina hegan egin ahal du!

Iñork iradokizunenbat baluke, idatzi lasai!