Bioaniztasuna, biodibertsitatea… egunero entzuten den hitza, gaur egun, gure ohiko hiztegian ondo sartua dagoena, baina seguruenik jendearen portzentai altu batek ez daukana ideiarik ere zer den.

Definiziorik errezena: toki batean eta une jakin batean dauden bizidun motak (zein) eta hauen kopurua (zenbat).

Beraz, biodaniztasunaren kontzeptuak bi alde ditu: zein eta zenbat. Terminologia astuneko definizioetan sartu ordez, adibide batekin azalduko dugu.

Imagina ditzagun lau kide dituzten bi familia: A eta B. A familiako ama etxe diseinatzailea da, aita jostuna, alaba informatikaria eta semea igeltseroa. B familiako amak aitak eta alabak etxe diseinalariak dira, empresa berean eta semea jostuna da. Bi familiek diru sarrera berdinak dituzte eta asko irabazten dute, familiaren egoera ekonomikoa bikaina da.

Urte batean, etxe diseinatzaileen empresa itxi egiten da. A familiako ama lanik gabe geratu da eta B familiako aita, ama eta alaba ere. Egoera berri honetan, B familia egoera ekonomiko larrian dago, A familia ez bezala. B familiak, empresa baten gain zeukan bere egoera ekonomikoa, empresa hori ez egotean, arazo larriak daude, izan ere B familiaren lan okupazioak ez ziren hain anitzak. Adibide berdina ekosistemetara aplika dezakegu.

Imagina dezagun baso mixto bat, bertako zoruan, nitrogenoa lurzorura finkatzen duten mikroorganismo espezie ezberdin ugari daude. Guztiek gauza bere egiten dute, hau da, nitrogenoa atmosferatik hartu eta lurzorura finkatu. Espezie ezberdinak direnez, aldaketen aurrean joera ezberdina edukitzen dute, aldaketa bat egon ezkero, batzuk hil egiten dira, baina beste batzuk (espezie beraren ezaugarrien arabera) bizirik atera eta basoarentzako beharrezkoa den nitrogenoa finkatzen jarraitzen dute. baso mixto honek soilik espezie nitrogeno finkatzaile BAT edukiko balu soilik eta aldaketa baten ondorioz berau desagertu, baso honek ezingo luke atmosferako nitrogenoa lortu.

Laburbilduz hau da Bioaniztasunaren "onuretako" bat.