Zorionez ala zoritxarrez, Hominidoak gara, bai, ez kexatu, noizbait batenbatek, HOMINIDAE familian sartu ziguten. Baina ez gaude bakarrik, gurekin batera lagun artean “tximu handiak” deritzogun bizidunak ere sartu zituzten, ala nola, Tximpantzea (Pan paiscus), Gorilla (Gorilla gorilla) etabar labur bat. Konturatuko zineten, gure FAMILIAN barneratuta dauden animalia hauek, itxurak itxura ez ditugula oso gertukotzat hartzen, ba ote zegoen noizbait gure oso gertuko zen espezieren bat? Txinpantze batek baino antz gehiago zeukana gurekin?
.
Harrigarria dirudien arren, BAI. Orain 230 mila urte, Europaren gehiengoa glaziarren itzalpean zegoen, tenperatura oso baxuak ziren eta izotza zen nagusi. Inguru gogor honetan, gure lehengusu oso gertuko batzuk bizi ziren, NEANDERTALAK (Homo neanthertalensis). Ikusten duzuenez, hauek HOMO generoan zeuden, gure ahaide oso estukoak ziren. Baina ez pentsa gu beraietatik gatozela, Neandertalak, eboluzioaren beste esperimentu paralelo bat izan ziren.
Gure arbasoak, Homo sapiens-ak Afrikako sabaneko berotasunean bizi ziren artean, Neanthertalek Europa hotzera egokitzeko bidaia ebolutiboa hasi zuten. Giza talde hauek, tamainu txikikoak ziren (bero galera gutxitzeko), sudur handia (arnasa gehiago berotzeko), anka kurbatuak eta oso sendoak ziren. Hotzera egokituta zeuden, zoriontsu ziren Europa hotzean eta populazio handiak osatzen zituztenBaina Europa berotzen hasi zen, Neandertalak ez zeuden klima berri honetara egolituta eta beraien populazioak jeisten hasi ziren, baina bazegoen klimaz gain beste arerio bat: Afrikatik agertu ziren gure arbasoak (bai, bai! beltzak ziren), Homo sapiens-ak. Inteligentzia mota ezberdina, fisikoki lirainagoak, herramienta mota berriekin, Homo neanthertalensis-ei lekua kentzera etorri ziren, eta lortu zuten.
Bi Hominido espezie, itxuraz oso antzekoakziren arren ez ziren elkar nahastu (kasu puntual batzuk salbu), Neanthertalak desagertu egin ziren Europatik, Homo sapiens-ak lekua kenduta agian? Homo sapiensak ekarritako virus batengatik? Klima aldaketagatik?
Nork daki








