Euskal Herria, sai arrearen paradisua da. Sai arreak ingurune utopiko bat deskribatu ahal balu Euskal Herria deskribatuko luke. Honelako hegazti handia, boteretsua, simbolikoa, ia galtzorian egon zen orain urte gutxi. Gobernuak, munduko intentzio eta sentimentu kontserbazionalistarekin (gutxitan agertzen duen fazeta), sai arrearen errekuperazio plan bat ezarri zuen, sai arrearen populazioak berriro gorantz egin zezaten. Eta lortu zuen!

Mendian zehar uzten zen ganadu hilak ematen zuen eliakaduraz, sai arreen populazioa 10 aldiz handiagoa egin zen. oh! Zein ongi??? Goazen gehiago igoeraztea, hau oso positiboa dugu urrengo hauteskundeetako eta! Eta berriro saiak elikatzera eta berriro sai populazioa gorantza, zeinen ondo!

Naturaren printzipioen artean ordea, ez dira hauteskundeak sartzen eta saiek janaria zuten bitartean, jaten eta ugaltzen jarraitu zuten. Beraien populazioak, muga guztiak gaindituz. Konturatu ginenerako, saien populaziak BOOM bat izan zuen, inoiz pentsa ezin zitekeeen bezala, sai GEHIEGI zegoen.

Baina hautespen naturala ez da inoiz lo egoten eta hemen ere sartu zuen eskua. Bai, bai, Darwin handiak deskribatu zuen hautespen naturalak, joko harriskutsu honetan kartarik oberenak zituen. Saiak elikatzen ari ginenean, populazioa handitzeaz gain, hautespen artifizial bat burutu genuen. Sai ausartenak ugaritu ziren, giakiarenganako erreparu gutxikoak, gizakia, bere jan emailetzat hartu zutenak.

Behi eroen gaitza etorri zenean, mendian ganadu hila uztea debekatu zen. Sai arre populazio, handi, gazte, ausart batek GOSEA pairatzen hasi zen. Eta hemen dator inoiz sinestu ezin genuena, jokamolde ANTINATURALA, saia ehizatzen hasi zen. Saia gose zen, saiak ez zion gizakiari beldurrik, saiak mendian zegoen ganadua berari eskeinitakoa zela uste zuen, hilda ala bizizirik, goseak zeuden. Eta hemen hasi zen saien erasoa ganadu biziari, hainbat eta hainbat biologarik sinestu ezin zutena, sarraskijale bat ehizatzen, ezinezkoa??? Ba ez, gosea, ausardia eta saiaren pareko bi atzapar badituzu.

Gaur egun dugun arazoa, geure intentzio onak, botuak lortzearen senak eta gauza bat ongi egiten ari garenenan, egiteari uzteak ematen digun tripakominak sortua izan da. Eta nola konpondu hau???

Ea suertez, batenbatek irakurtzen duen, biologari xume baten konponbidea: hautespen artifizial batek sortu badu "munstro" hau, hautespen artifizial batek erahilko du. Goazen berriro mendian ganadu hila uztera, baina orain, lau pertsona eta lau fusilekin itxarongo dugu. Lehenengo saia (ausartena ranking-ean) datorrenean, PUM! Hurrengoa etorri arte, modu honetara bi gauza egingo ditugu, batetik saiaen populazioa jeitsi eta bestetik izaera ausartenekoak populazioetatik ezabatu, ea berriro, sai izutiek igarotzen dituzte Euskal Herriko zeruak.