"Topilloen plaga Gaztela Leonen", jende guztia beraien uztarengatik bildurtuta, hartu atxurra eta Topilloak akabatzera! Albisteak irakurri eta "Topillo" bat zer den jakiteko gogoa etorri zitzaidan, nire ustetan espezie bat izango zena, talde izen bat da, lur azpian galeriak egiten dituzten lur-sagu, muxar eta antzeko mikrougaztunak biltzen dituen talde izen soil bat da, herriko kulturak ipinia.
Dirudienez, Alfred Hitchock-en "Pajaros" filmeak, eragin handia izan du jendearengan, iñurri bat baino handioagoa den abere baten plaga bat sortzen denean, hegazti hiltzaileak datozkigu burua. Hegazti hiltzaileen erasoek, nolabaiteko azalpena badute, baina Topilloen plagak honek badu pisuzko arrazoia bat, ez da Topilloek gehiegizko aktibitate sexuala eduki dutela edo mutazio baten ondorioz, ugalketa asexuala egiten dutela. Ez, ez… berriro ere GURE errua da.

Irudia: Topillo bat erasoan. (www.flickr.com/photos/franja)
Gizakiak bi mutur ditu, edo aberea erabat desagertu erazten du edo PARADISU bat sortzen du nahigabe eta abereari nahi duen guztia ugaltzen uzten dio. Topilloekin noski, bigarrena gertatu da. Landa lurrak Gaztela Leonen, hektarea mordoa, zuhaitz guztiak soildu, basoak moztu eta guztia landa lur bihurtua, paradisua lur barnetik bizi den ugaztun txikientzat. Zuhaitzen sustraiak, oztopo handiak dira abere hauentzat eta zuhaitz oroz lurra garbitzean, lur azpiko autopistak eraiki ditugu Topilloentzak!
Eta nahiko jan eta nahiko sexu praktikatu, Topilloen BOOM-a eta jendea bildurtuta. Landa lur hauek eraiki aurretik, 10 metro oro, zuhaitz bat bere osotasunean utziko balukete, Topilloek autopisten ordez, bide sekundarioak edukiko dituzte eta BOOM-a eragotziko genuke.
Ikusten denez, hektarea pare bat gehiago irabaztearren, zeuden zuhaitz guztiak botaz, Topilloen paradisua sortu dugu eta miloika € galerak eragin ekonomian eta nola ez BIOANIZTASUNEAN.
Noiz aldatuko da hau???
Zenbateko galerak sortu behar dira, goiko BOTUEN JAINKOAK konturatu daitezen??????