Saguzarrak, Chiropotera ordenean dauden ugaztunak dira, ugaztun orden honen berezitasuna hegan egin ahal dutela da (ugaztunetan bakarrak). Hauen jatorria, ohianetan zuhaitzetatik zuhaitzetara saltoka dabiltzan urtxintxetan dagoela dirudi, urtxintxa hauek, beso azpietan azalezko mintzak garatu zituzten planeatu ahal izateko, mintz hauek urteen poderioz hego bihurtu zirelarik.

Abere gautarrak dira orokorrean, oso talde dibertsoa da, Euskal Herrian errepresentazioa handia duelarik. Ez dira pelikuletako abere odol-jaleak, izan ere saguzar guztietatik, vampiro-en taldea soilik da odol-jalea eta hauek ez daude Euskal Herrian, beraz, egon lasai. Geure saguzarrak orokorrean insektu-jaleak dira, badaude zenbait fruitujale eta espezie bat hegazti-jalea dena ere.


Irudia: Ferra-saguzarra. (Jon Ander Galarraga, Valderejo-ko parke naturala)

Saguzarrak ez dira itsuak, ongi ikusten dute, baina beste zentzumen gehigarri bat dute, EKOLOKALIZAZIOA. Eztarriarekin zein sudurrarekin (espeziearen arabera) soinu bat ekoizten dute, beraien harrapakinean (sitsak gehienetan) UHINEK errebotatu eta distantzia eta posizioaren berri ematen diete.

Sitsak ordea ez dira inozoak eta gai dira ekolokalizaio hau entzuteko eta ihes egiteko. Kalean oinez goazenean, sarritan farolen inguruan ikusten ditugu saguzarrak ehizan, farolen inguruko sitsak jan nahiean, ehiza mota hori egiten dutenean ez dute ekolokalizazioa erabiltzen, farolaren argiarekin sitsa ikusi ahal dutelako da, honela sitsak ez diete entzuten, ez baitute ekolokalizaziorik erabiltzen eta erraz harrapatzen dituzte. Gizakiak beraz, saguzarrei nolabaiteko abantaila eman die, horregatik bihurtu dira urbanitak abere hauek, ala ere ez pentsa ugari daudenik, galtzeko zorian dauden ordena baita.