Gipuzkoaren papergintzako historia ikusita, harritu eta poztu egiten gaitu gaur egungo ibaiak, horren txukun ikusteak, atzean gelditu dira bitsa zerien koloreetako ur masa haiek. Baina ba al dakigu nolakoa den ibai bat bere egoera naturalean?? Gure etxe alboko ibaiak, benetan honelako izan behar al luke?? Nahikoa al da ibaia garbia edukitzea??
Ibai bat ekosistema oso konplexua da, bertan ematen dira materiaren birziklapen prozesu ugari eta hainbat bizidunen ezinbesteko sostengua da. Haur bati, ibai baten marrazkia egin ezan esaten badiogu, zihurrenik ibai garbi bat egingo luke, alboetan harrizko paretekin eta paseotxo bat bere bidegorri eta guzti, tartean zuhaitz polit batzuk dituela noski! Ibai mota hau (gaur egungo gizarte garatuan duguna) oso ibai garbia eta txukuna izan arren, ez ditu bere funtzio ekologiko guztiak burutzen eta hau ez da hona bianiztasunarentzat.

Irudia: “Rio de la Lamia” ibaia (www.fotografiasdegalicia.com)
Ibai batek, bere prozesu ekologiko oro aurrera eramateko, energia eta materia sarrera bat eduki behar du. Ibaiera sartzen den energia ez da eguzkitik etortzen, alboko zuhaitzetatik erortzen den hostoetatik baizik. Horrek esan nahi du, EZINBESTEKOA dela ibaiak albo bietan begetazio lerro zabal bat edukitzea, gutxienez hiru zuhaitz lerro (gaur egun, lerro bat duten ibaiak gutxi dira, gehiengoak ez baitu alboan zuhaitzik). Tradizioz, baserri alboko belardiak ibai ertzeraino luzatzen dira, bertarainoko zuhaitzak moztuz eta ibaia "elikagai" gabe utzi.
Ibaiera erortzen den materia organikoa (hostoak, adarrak…) xehetua izaten da ibaiko makroinbertebratuez, ostean, geratzen den materia xautua-birizklatua izango da mikroorganismoen bidez. Hau burutzeko ordea, erori den materia organikoak, denboralditxo bat egon beharra dauka ibaian bueltaka, beherantza doan ehinean. Gaur egungo kanalizazioek (uholdeak ekiditeko) ibaiko ura oso azkar igaro erazten dute, materia organikoa denbora gutxiago dago ibaiean eta birziklapen prozesu oro burutu aurretik itsasora heltzen da, itsasoa kutsatuz.
Bestalde, ibaiak UHOLDE LAUTADA bat behar du, ibaiaren zati da, baina 50 urtean behin erabiltzen du ibaiak (uholde lautada hauetan, gure etxeak daude), beraz, edozein ibai ertzeko paseotxo egiten badugu (gaur egun, Tolosaldean Oria ibaiean egiten ari dena kasu…), uholde lautadari puska bat kentzen diogu eta uholde garaia datorrenean, paseotxo polita pikutara doa eta zihurrenik, paseotxoa aprobetxatuz egin diren urbanizazioak ere.
Ibaia ez da kanalizaturiko ur korronte bat, ibaia BIZIRIK dago, errespeta dezagun!