Ideia eboluzionistek, argi esaten dute, eboluzioak ez daukala norabide konkretu bat, guztiz azarezkoa dela, beti ere inguruneak erregulatu eta hautespen-naturalak mugitua. Espezieen patua ez da bi oinen gainena ibili eta inteligentzia garatzea, espezie bat ongi egokitua badago bere ingurunean eta inguruneak ez badu aldaketarik jasaten, espezieak ez du forma berririk garatuko (marrazoen kasua adibidez).

Izaki bizidun bakoitzak, bere "funtzioa" betetzen du bizi den ekosistemaren barnea. Batzuk eguzki energia lortzen dute, besteek birziklapen prozesuan parte hartzen dute eta zenbaitek, nutrienteak barneratzen dituzte ekosistemako elikagai sarean. "Funtzio", "paper" edo "zeregin" honi, TXOKO EKOLOGIKOA deritzo, eta berau garatzen den lekuari HABITATA esaten zaio. Espezie batek, betetzen duen TXOKOAK baldintzatzen du, espeziearen morfologia eta jokamoldea, horrekin batera noski, bere historia ebolutiboa.

Adibide gisa, bizidun hegalariak ditugu. Airea konkistatzen lehenengoak, insektuak izan ziren, insektu hegalari OROK garatu zituen kitinazko (insektuen kanpo eskeletoaren molekula berezi bat) azalera handiak, hau da, hegoak. Ostean dinosauroen txanda etorri zen, hauek ere, azalezko geruza zabal bat garatu zuten hegan egiteko, hauen ondorengo dira, hegaztiak, LUMA deritzon egituraren sortzaileak (gaur egun ezagutzen den, hegan egiteko modurik efektiboena). Beste muturrean, saguzarrak ditugu, a ze kasualitatea baina hauek ere, azal geruza zabal bat dute hegan egiteko.


Irudia: www.clubdecoleccionistas.com

Guztiak erabat ezberdin dira, baina guztiek TXOKO EKOLOGIKO antzekoa betetzen dute: hegan egitean oinarritutako bizimodua, eta guztiek antzeko egiturak garatu dituzte. Ikusten denez, TXOKO EKOLOGIKOAK, berauen morfologiak antzeko izatea ahalbidetu du, honi deritzogu KONBERGENTZIA EBOLUTIBOA eta hau izan daiteke eboluzioraen norabidea azalduko lukeen faktore bat.

Adibide gehiago jarriz, gorputz tamaina dugu, inguru hotzean bizi diren bizidun oro, TXIKIAGOAK eta ZABALAGOAK dira, bero galera gutxitzeko. Kontrakoa gertatzen da inguru beroko bizidunetan. Bizidun igerilariek, ALETAK dituzte, nahiz eta balea bat, pinguino bat edo arrain bat izan. Berriro ere, TXOKO EKOLOGIKO antzekoa, morfologia antzekoa, KONBERGENTZIA.

Adibideak mila ditugu eta irakurleen pazientzia berriz hamar.