Azken urte hauetan arma nuklearren lasterketak, gero eta partaide gehiago ditu. Hasiera batean, EEBB eta Errusia ziren, orain China, Korea, Iran eta auskalo beste zenbat herrialdek, iada badituzte bere arma nuklearrak. Botoi bati sakatu eta … BOOM! Miloika hektarea pikutara, bertako bizidun oro deuseztua eta bizirik gelditzen diren gaixoak, urrengo urteetan hilko dira erradiazioagatik, eta erradiazioaz hil ez diren zorionekoek, ez dute ondorengorik izango eta izaten badute, mutazio beldurgarriak jasango dituzte.

Ala ere badaude zenbait bizidun, guerra nuklear baten aurrean, tinko heutsiko diotenak: artropodoak. Artropodoen DIBISIOAK, insektuak, armiarmak, krustazeoak etabar, barneratzen ditu. Guztiek ezaugarri bat dute, kanpo eskeleto zurruna.

Eskeleto honek, zurruntasuna emateaz gain, erradiazioaren aurkako defentsa bikaina da, KITINA deritzon konposatua baitu. Eskeleto honek, hainbat forma eta konposizio ezberdin garatu dituen arren, artrpodo guztietan kontserbatu da eta eboluzioan zehar zerbait kontserbatzen bada, balio handia duelako da.

Nork daki, mundu eskalako gerra nuklear baten ostean, soilik artropodo gutxi geratzen badira bizirik, beraientzako izango da mundu osoa eta agian adimen handi bat garatuko dute, tresnak erabiliz eta berriro beraien gerrak eginez.

Irudia: Lucanus cervus emea. (Aranzadi elkarrteko Leticia Murguia-k, Aralarren aterata)