Kalean pasiatzen nindoala oartu ninzten, zelako zakur mota (eta zakur kaka) pilla zeuden: handi, txiki, iletsu, ilegabe, polit eta itsusiak. Zakurra (Canis familiaris), gizakiaren (Homo sapiens)lagunik oberenak non ote du jatorria? Hainbeste zakur motek, arbaso amankomuna ote dute? Zergatik diogu zakur “arraza” eta ez “espeziea”?
Zakurra orain 20.000-10.000 urte inguru banatu zen bere ahaide basatitik, otsotik (Canis lupus). Banaketa honen arrazoia dirudienez, gizakia izan zen, otsokumeak etxean hartu eta ezitzen hasi zenean. Dirudienez etxekotzat hartu ziren otso-zakur hoietatik ordea, aukeraketa bat egin zuen gizakiak: txikiena, pottoloena, lasaiena… “etxera eramateko otsoa”. Modu honetara, zenbait ezaugarri gailendu ziren, basatitasunak (hortz handiak, begirada bildurgarria…) alde batera utziz eta etxekotasunak (leialtasuna, aurpegi moñoñoa…) aukeratuz.

Irudia: mimaskot.googlepages.com
Eta urteen poderioz… artxila mortxila! Lehen zakur “arrazak”, hauetatik ere ezaugarriak aukeratuko ziren, zakurrak giza taldean zuen funtzioaren arabera (ardiak zaindu, etxeko zaintza, haurren jostailua…) eta berriro “arraza” gehiago eta ezberdinagoak sortuz, gaur egun arte.
Baina zakur arrazak daude, ez espezieak. Arrazoia? Zakur arrazak elkarren artean ugal daitezke eta “mestizoak” sortu (edo jendeak dioen bezala “milpolbos-ak”, zakur espezieak balira ez litzateke mestizajerik sortuko.
Beraz ez arritu zuen zakurra illargiari ulu egiten badio… bizitzaren historian, atzo arte otsoa baitzen…





