Abiadura Handiko Trena, garraiorik “ekologikoena”, elektrizitate hutsez dabilen zizare luzea. Ez dauka mugarik, mendi, herri, lakuak… guztiak zeharkatzen ditu, guztiak desagertarazten ditu. Gaur egun pilpilean dagoen gaia dugu, munstro elektriko-ekologikoak, gure ingurua mehatxatzen du eta mehatxua errealitate bihurtutzeko probabilitateak, nahiko handiak dira.

Garraio ekologikotzat saltzen digute, baina ba al daki norbaitek zer den “ekologikoa”???

Energia elektrikoa EKOLOGIKOA omen da, zergatik?? Ba berau erabiliz ez dugulako CO2-rik ekoizten atmosferara. Egia! Energia elektrikoa sarritan zentral elektrikoetatik dator, zentral hauek, presa erraldoi bat eginez edo ibaiari emaria kenduz eratzen dute energia. Edo beste modu batera esanda, eremu handiak urpean utziz eta ibaiei bere fluxu naturala erabat nahastuz. Noski! Ez dugu CO2rik ekoiztu, baina milaka hektarea baso moztu eta urperatu ditugu, ibaietan aldaketak egin ditugu, ez bata eta ez bestea, ez dira SEKULAN lehengokoa izango. Baina ala ere, ekologikoak gara, ez baitugu CO2rik ekoizten.

Trenak, abiadura handikoa edo aldirikoa, ez du zuzenena CO2rik ekoizten, ekologikoa omen da! Berau eraikitzeko ordea apurtu ditugun baso, mendi, urmael, zingira, lurpeko ibaiak… zenbateko mina eragin dugu bioaniztasunean? Zenbat ikerketa biologiko egin dira AHT deritzo berdinezko zizarea eraiki eta martxan jartzeko? AHTaren bidea, nork diseinatu du? Zenabt impaktu analisi egin ditu? Bat, bi… zero?

Pentsatu, EKOLOGIKOA ez da CO2rik ekoizten ez duena. EKOLOGIKOA, ingurunea errespetatzen duena da, aurrez ikertzen duena da, bere erabakiak aldatzen dituena ingurunea kontutan hartuta eta ez irabaziko dituen milaka euroetan pentsatuz.

Bestalde energiarik ekologikoena?? Energi merkea, CO2rik ekoizten ez duena, momentuan kutxatzen ez duena… NUKLEARRA!