Zorionez edo zoritxarrez, ekonomia da gizarte mugitzen duena eta GUZTIA ekonomia bihurtzeko joera dugu, guztiari balio bat emanez eurotan. Auto batek, etxe batek, tren batek zenbat balio duen jakitea erraza da, baina zenbta balio du zuhaitz batek, laku batek, erreka batek?????

Sarritan saiatu dira berauei prezio bat ipintzen, baina gaur arte ezinezkoa zen, gaur arte, kontzeptu berri hau agertu zen arte: EKOSISTEMEN ZERBITZUAK.

null

Kontzeptu berri honek, ekosistemei PREZIO bat ipini die, orain badaukagu jakitea, gure alboko basoak zenbat diru ematen duen eta ez soilik egurretan, baizik ematen dizkigun zerbitzuetan. Kalkulatzea erraza da eta modu simple honetan egiten da: burutzen duten funtzioa gizakiak egingo balu, kostatuko litzatekeena. Adibide bezala, ikus dezagun ibai bat.

Ibai batek bere bidean zehar bere ura garbitu egiten du, bertan dagoen materia organikoa degradatuz eta birziklatuz. Kilometro batean ibai batek urtean garbitzen duen ura, depuradorarik oberenak urtebetean garbitzen duenaren hirukoitza da. Beraz…. depuradora honen balioa bider hiru egin eta ibaiaren prezioa daukagu KILOMETRO BATEAN.

Konturatuko zinetenez… ekositemek ASKO balio dute, onura ASKO ematen dituztelako. Honela, inoiz baten batek baso bat egurretarako moztu nahi badu, kalkulatu dezala lehenik basoak ematen dituen ZERBITZUAK eurotan eta gero egurrak emango dizkion euroak, hor ikusiko da zer den errentagarriagoa.

Ekosistemek onurak eskeintzen dizkigute, gure esku dago onura hoiek hartzea edo uztea…

Irudia: www.monografias.com