UncategorizedJanuary 31, 2009 1:40 pm

Honelaxe definituko nuke “Aktualismoaren printzipioa“. Hasiera batean Geologiarentzako sortu zen terminoa dugu, honek, orain milloika urte gertatu ziren prozesu geologiko berberek, gaur egun ere eragiten jarraitzen dutela dio. Aktualismoaren printzipioa ordea, biologiara ere aplika daiteke, konkretuki enbrioiaren garapenean, bai… bai, gure eta gure umetxoen garapenean.

Obulu bat ernaltzen denean (nola gertatzen den ez gara azaltzen hasiko, badakizue, ordutegia ta…), zigoto bat sortzen da, ostean blastula, gastrula eta “enbrioia”. Gizakiaren enbrioiaren garapena ikusiz (lehen hilabetetik jaiotzerarte), benetan gauza harrigarriak atzematen dira. Enbrioia, gure historia ebolutiboaren laburpen bat da.

Izan ere, giza enbrioak, bere lehen garapen faseetan, bere burutxoa, oinak eta eskuak ditu, baina BRANKIAK agertzen zaizkio (arrainek arnasteko darabiltzenaren berdinak), arraintxo baten antza du. Garapena aurrera joan ahala, brankiak desagertu egiten dira, baina isats bat agertzen da (edozein ugaztunetan bezala), isats hau ere desagertua izango da, kasu berezi batzuetan ezik.


Irudia: www.piedrasdeica.es

Ikusten denez, gizakiaren jatorri urtarra (arbaso arrain bat) enbrioiean agertzen da, baita ere isatsa zuen beste aintzinako arbaso baten irudia. Izan ere, enbrioiaren garapenaren lehen faseetan, animali oro berdinak gara, ostean ugaztunak garela nabaritzen hasten da eta azkeneko momentuan gure espeziea bereiztu daiteke. Arraina-anfibioa-”narraztia” -ugaztuna, eboluzioaren bide guztia enbrioiean laburtua.

Beraz, ekografia bat ikusteko zortea baduzue (eta hau zuen umetxoarena bada, obe), ikusi ezazue zelako entziklopedia bizia daukazuten zuen (edo zuen emaztearen) barruan.

DibulgatzenJanuary 25, 2009 1:51 pm

Charles Darwin haundia, “Espezieen jatorria” liburuaren autorea, bizidunen jatorriaren “asmatzailea”, eboluzioaren makineriaren mekanikoa. Asko idatzi da beretaz eta bere teoriataz, baina gaur, zientziak dituen nahasmasak alde batera utziz, Darwinen buruan sartuko gara, zer pentsatu zuen gizon bizardun honek, bere liburu famatua idatzi aurretik?


Irudia: wikipedia

Ezin dugu esan Darwin superdotatua zenik (zerebro mailan), gutako edozein bezalakoa izango zen, baina bazituen gizon honek bi faktore bere alde: obserbaziorako ahalmena eta denbora librea.

Gizon hau ohartu zen, bizidun oro, nahiz eta espezie berekoak izan, ezberdinak garela. Zu, asteroko irakurle fidela, Brad Pitt, neu… H. Sapiens gara, baina ezbedinak gara, bai itxuraz eta bai jokaeraz. Hemen dago eboluzioaren lehen gakoa: BARIABILITATEA.

Imagina dezagun Donostiako parte zaharrean, goizeko laurak, Patxi, Joxe eta Antton hiru neskekin ligatzen. Patxi eta Antton ile beltzekoak dira, Joxek ordea ile hori, luzea du. Euskal Herrian (eboluzioaren nahasmasak tarteko), ile beltzeko gehiago daude: ilehoriak NOBEDADE dira. Beraz Joxek faktore bat dauka bere alde: OFERTA-DEMANDA, ilehoriak gustoko badira, ilehoriek ligatuko dute gehiago. Arau honi jarraituz eta oso erradikala izanez, Joxe hiru neskekin joan da, Antton eta Patxi mukidariola utziz.

Oso Euskal Herri liberal batean, Joxek haur bana edukiko du neska bakoitzrekin eta dena ondo badoa (eta butanerorik ezean), bere semek aitaren ANTZA izango dute eta ilehoriak izango dira. Eta iada jari dugu martxan mekanismoa. Ilehoriek ligatzen jarraituko dute eta ume ilehoriak barra barra ikastoletan eta urte gutxian Euskal Herria Finlandiaren pare, denok ilehori.

Eta hau da, ximpleki esanda espezieengan eboluzioak egiten duena, moldaerak. Beti ere, sexuaren indarpean.

Bihar goizean 5:30-etan esnatzean, pentsatu zeinen polita den eboluzioa eta agian lanera gustorago joango gara…

DibulgatzenJanuary 20, 2009 3:46 pm

Asko eta asko dira, ARANEAE ordeneko artropodoei izugarrizko ikara diotenak. Zortzi hanka, KELIZERO deritzan aho piezak, abdomen borobila, zortzi begi, iletxoak, kolore biziak…

Armiarmen aurkako tratamentu on bat bada ordea, geure ikara oro kenduko duena, ezagupena. Ezagutuaz, beste begi batzuekin ikusiko ditugu, ez dugu ikusiko zortzi ankako bitxo iguingarria bat, eboluzioaren produktu harrigarri bat baizik!

Armiarmen jatorria ez dago argi, intsektuen eta kruztazeoen ahaide dira, itsasoko bizia zutenean bereiztuak, beraz itsas armiarma batek eman zuen, gaur egun lurrean dugun armiarmen bioaniztasuna handia. Intsektuek SEI anka dituzten einean, araknidoek (eskorpioi, armiarma, opilioi, pseudoeskorpioi…) ZORTZI dituzte. Araknidoen taldeko modernoenak, ARMIARMAK (ARENEAE ordena) dira, izan ere, hauen gorputza, BI zatitan banatua baitago, PROSOMA eta ABDOMENA, hauek biak banatuz PEDIZELO deritzan estugune batekin, honek ematen die armiarmei itxura lirain hau.

Bestalde sarea erabiltzen dute, abdomenetik isurtzen duten proteina likido batez egiten dute (zeta-ren oso antzekoa), proteina hau airearekin kontaktuan solidoa, malgua, sendoa eta itsaskorra bihurtzen da. Espezie bakoitzak, sare morfologia berezia duen arren, armiarma batek sare mota asko ekoiz ditzazke (zazpi mota inguru) emango dion funtzioaren arabera: ehizatzeko, etxea egiteko, arrautzak eramateko…

Zentzumen garapena oso ezberdina dute, ehizatzeko eraren arabera egokitua. Sare egileak direnek, ez dute bista oso onik, baina bai sentikortasuna, sarean gertatzen diren bibrazio oro erraz detektatzeko. Ehiztari harrapariak direnek, hots, “otso armiarmen” taldea, bista oso garatua dute, 3 dimentsioatan ikus dezakete eta distantziak oso ondo kalkulatuz, berebiziko jauziak egiten dituzte harrapakinaren gainera.

morfologia

Beraien historia ebolutiboan zehar, garapen handia izan duten taldea da, moldapen ugari pairatu dituzte, gizakia sortu aurretik, armiarmak hor zeuden. Beraz, zuen egongelan bat kusi ezkero ez egin garrasi, begira iezaiozue: ho piezak, begi handiak dituen, PEDIZELOA, sarerik egiten duen, saltaria den… harriturik geratuko zarete berauen perfekzioa ikusita.

DibulgatzenJanuary 10, 2009 12:23 pm

SEXUA, eboluzioaren AZELERAGAILUA.

Pornografi punttua duen esaldi honek, bioaniztasunaren sekretu ezkutu bat azaltzen digu, SEXUA. Bizitzaren lehen hastepenetan, itsaso primitibo hartan zeuden lehen zelula ñimiñoak ugaltzeko gai ziren, baina soilik zatiketa batekin, hau da, bakoitzak bere buruaren KLON bat egiten zuen, Itsaso primitibo hori, KLON ugariz beteta zegoen, guztiak berdinak, berdin elikatuz, berdin biziz, bioaniztasuna… ZERO!

Tarteta marteka ordea, inguruneko faktore batek (adbidez: eguzki erradiazioa), bizidun ñimiño baten geneetan aldaketa bat sortzen zuen, besteekiko zertxobait ezberdinagoa eginez: tamainu handiagoa, forma irregularragoa, elikatzeko modu ezberdina… baina hau oso kasu arraroa izan ohi zen, eta berriro guztiak itsaso KLONIKO horretan igerian. Baina orain milloika urte, bizitzaren grupil zoroak, bere azken asmakizuna bistaratu zuen itsaso KLONIKO horretan: SEXUA.

Irudia: lacomunidad.elpais.com/juanmaromo

Sexuaren gakoa, bi bizidunen arteko geneen konbinaketa burutu ahal izatea da, bi bizidun elkarrekin SEXUALKI ugaltzen badira, berauen ezugarriak nahastu egiten dira, seme-alaba EZBERDIN bat sortu, hemen amaitu zen KLONEN itsasoa. Bizidun ezberdinak agertu ziren eta berauek are bizidun ezberdinagoak sortu eta gurpila biraka hasi zen, geneak elkartrukatuz eta inoiz eman diren aldaketarik bortitz eta azkarrenak eman ziren, bizidun mota ugari azalduz, bioaniztasuna handituz.

Iada eboluzioak TURBOA sartu zuen.

Gaur egun arte.

SEXUA asmatu ez bazen, agian, zelula kloniko, ñimiño, igerilariak izango ginateke.

SEXUA oso garrantzitsua izan zen gure historia ebolutiboan, jarrai dezala horrela!!!

DibulgatzenJanuary 4, 2009 3:48 pm

Energia iturri “ekologikoak” omen ditugu urtegiak, uraren energia potentziala erabiliz elektrizitatea sortzeko gai diren zementuzko horma erraldoiak, munstro hauen barruan, ur masa haundiak, nunbaiteko errekastoari kenduriko urekin egina. Ur masa haundi horren azpian ordea, basoak, belardiak, errekak eta herriak, munstroaren pisu bildurgarriak deuseztuta.

Munstro honek menderagaitza dirudi, baina denok omen dugu gure haulezia eta urtegiek ere badute, eta ez naiz ari, zementuzko paretan egin daitezkeen pitzaduretaz, urtegia betetzen duen errekatxoak dakarrek materia organikoaz baizaik. Errekatxo xumeak, urteen poderioz urtegiari lehia irabazten dio, David eta Goliat, errekatxoak pixkanaka pixkanaka urtegira hosto zatiak, bizidunen ondarrak, areak, loiak ekartzen ditu eta urtegiaren azpian utzi. Urteeen poderioz, KOLMATAZIO bat sortzen da, urtegia materia solidoz betetzen da eta bere funtzio “ekologiko” burutzeari uzten dio. Hau da gure ur masa erraldoi menderagaitza, errekatxo batek dakarren zabor txikiz erahila.

Irudia: entomologia.rediris.es

Urtegiak funtziona dezan, KOLMATAZIO hau ustu beharra dago, eskabadorak sartu eta pilatutako materia guztia dragatu ostean… berriro urtegia beste urte batzuetarako martxan!

Euskal Herrian zaleak gara eskabadorak sartu eta urtegiak ustutzen, ez zaigu inoiz bururatzen ordea zer egin urtegira materia organikoa ez dadin etorri eta ez da ahin zaila. Urtegia betetzen duen errekan ERRETENTIBITATEA, hau da, metaria organikoa geldiarazteko ahalmena handitzen badiogu, urtegia KOLMATATZEA ekidin ahal dugu. Eta nola handitu ERRETENTIBITATEA?? Egur hila errekan pilatuz, barrera natural hauek, urtean zehar bizidunentzako elikagaiak pilatzeaz gain, urtegien KOLMATAZIO arazoak ekidin ditzazke.

Baina hau sekretua da, eh???