Energia iturri “ekologikoak” omen ditugu urtegiak, uraren energia potentziala erabiliz elektrizitatea sortzeko gai diren zementuzko horma erraldoiak, munstro hauen barruan, ur masa haundiak, nunbaiteko errekastoari kenduriko urekin egina. Ur masa haundi horren azpian ordea, basoak, belardiak, errekak eta herriak, munstroaren pisu bildurgarriak deuseztuta.
Munstro honek menderagaitza dirudi, baina denok omen dugu gure haulezia eta urtegiek ere badute, eta ez naiz ari, zementuzko paretan egin daitezkeen pitzaduretaz, urtegia betetzen duen errekatxoak dakarrek materia organikoaz baizaik. Errekatxo xumeak, urteen poderioz urtegiari lehia irabazten dio, David eta Goliat, errekatxoak pixkanaka pixkanaka urtegira hosto zatiak, bizidunen ondarrak, areak, loiak ekartzen ditu eta urtegiaren azpian utzi. Urteeen poderioz, KOLMATAZIO bat sortzen da, urtegia materia solidoz betetzen da eta bere funtzio “ekologiko” burutzeari uzten dio. Hau da gure ur masa erraldoi menderagaitza, errekatxo batek dakarren zabor txikiz erahila.

Irudia: entomologia.rediris.es
Urtegiak funtziona dezan, KOLMATAZIO hau ustu beharra dago, eskabadorak sartu eta pilatutako materia guztia dragatu ostean… berriro urtegia beste urte batzuetarako martxan!
Euskal Herrian zaleak gara eskabadorak sartu eta urtegiak ustutzen, ez zaigu inoiz bururatzen ordea zer egin urtegira materia organikoa ez dadin etorri eta ez da ahin zaila. Urtegia betetzen duen errekan ERRETENTIBITATEA, hau da, metaria organikoa geldiarazteko ahalmena handitzen badiogu, urtegia KOLMATATZEA ekidin ahal dugu. Eta nola handitu ERRETENTIBITATEA?? Egur hila errekan pilatuz, barrera natural hauek, urtean zehar bizidunentzako elikagaiak pilatzeaz gain, urtegien KOLMATAZIO arazoak ekidin ditzazke.
Baina hau sekretua da, eh???