Asko eta asko dira, ARANEAE ordeneko artropodoei izugarrizko ikara diotenak. Zortzi hanka, KELIZERO deritzan aho piezak, abdomen borobila, zortzi begi, iletxoak, kolore biziak…

Armiarmen aurkako tratamentu on bat bada ordea, geure ikara oro kenduko duena, ezagupena. Ezagutuaz, beste begi batzuekin ikusiko ditugu, ez dugu ikusiko zortzi ankako bitxo iguingarria bat, eboluzioaren produktu harrigarri bat baizik!

Armiarmen jatorria ez dago argi, intsektuen eta kruztazeoen ahaide dira, itsasoko bizia zutenean bereiztuak, beraz itsas armiarma batek eman zuen, gaur egun lurrean dugun armiarmen bioaniztasuna handia. Intsektuek SEI anka dituzten einean, araknidoek (eskorpioi, armiarma, opilioi, pseudoeskorpioi…) ZORTZI dituzte. Araknidoen taldeko modernoenak, ARMIARMAK (ARENEAE ordena) dira, izan ere, hauen gorputza, BI zatitan banatua baitago, PROSOMA eta ABDOMENA, hauek biak banatuz PEDIZELO deritzan estugune batekin, honek ematen die armiarmei itxura lirain hau.

Bestalde sarea erabiltzen dute, abdomenetik isurtzen duten proteina likido batez egiten dute (zeta-ren oso antzekoa), proteina hau airearekin kontaktuan solidoa, malgua, sendoa eta itsaskorra bihurtzen da. Espezie bakoitzak, sare morfologia berezia duen arren, armiarma batek sare mota asko ekoiz ditzazke (zazpi mota inguru) emango dion funtzioaren arabera: ehizatzeko, etxea egiteko, arrautzak eramateko…

Zentzumen garapena oso ezberdina dute, ehizatzeko eraren arabera egokitua. Sare egileak direnek, ez dute bista oso onik, baina bai sentikortasuna, sarean gertatzen diren bibrazio oro erraz detektatzeko. Ehiztari harrapariak direnek, hots, “otso armiarmen” taldea, bista oso garatua dute, 3 dimentsioatan ikus dezakete eta distantziak oso ondo kalkulatuz, berebiziko jauziak egiten dituzte harrapakinaren gainera.

morfologia

Beraien historia ebolutiboan zehar, garapen handia izan duten taldea da, moldapen ugari pairatu dituzte, gizakia sortu aurretik, armiarmak hor zeuden. Beraz, zuen egongelan bat kusi ezkero ez egin garrasi, begira iezaiozue: ho piezak, begi handiak dituen, PEDIZELOA, sarerik egiten duen, saltaria den… harriturik geratuko zarete berauen perfekzioa ikusita.