Honelaxe definituko nuke “Aktualismoaren printzipioa“. Hasiera batean Geologiarentzako sortu zen terminoa dugu, honek, orain milloika urte gertatu ziren prozesu geologiko berberek, gaur egun ere eragiten jarraitzen dutela dio. Aktualismoaren printzipioa ordea, biologiara ere aplika daiteke, konkretuki enbrioiaren garapenean, bai… bai, gure eta gure umetxoen garapenean.

Obulu bat ernaltzen denean (nola gertatzen den ez gara azaltzen hasiko, badakizue, ordutegia ta…), zigoto bat sortzen da, ostean blastula, gastrula eta “enbrioia”. Gizakiaren enbrioiaren garapena ikusiz (lehen hilabetetik jaiotzerarte), benetan gauza harrigarriak atzematen dira. Enbrioia, gure historia ebolutiboaren laburpen bat da.

Izan ere, giza enbrioak, bere lehen garapen faseetan, bere burutxoa, oinak eta eskuak ditu, baina BRANKIAK agertzen zaizkio (arrainek arnasteko darabiltzenaren berdinak), arraintxo baten antza du. Garapena aurrera joan ahala, brankiak desagertu egiten dira, baina isats bat agertzen da (edozein ugaztunetan bezala), isats hau ere desagertua izango da, kasu berezi batzuetan ezik.


Irudia: www.piedrasdeica.es

Ikusten denez, gizakiaren jatorri urtarra (arbaso arrain bat) enbrioiean agertzen da, baita ere isatsa zuen beste aintzinako arbaso baten irudia. Izan ere, enbrioiaren garapenaren lehen faseetan, animali oro berdinak gara, ostean ugaztunak garela nabaritzen hasten da eta azkeneko momentuan gure espeziea bereiztu daiteke. Arraina-anfibioa-”narraztia” -ugaztuna, eboluzioaren bide guztia enbrioiean laburtua.

Beraz, ekografia bat ikusteko zortea baduzue (eta hau zuen umetxoarena bada, obe), ikusi ezazue zelako entziklopedia bizia daukazuten zuen (edo zuen emaztearen) barruan.