Arrautza: frijituta, egosia edo uretan pasea, zeinen ederra… baina hau zientziari buruzko bloga da eta ez sukaldaritzakoa!
Benetan harrigarria da, dozenatan gordetzen den janari obalatu hau, gure historiaren zati garrantzitsuena izatea. Izan ere, arrautzengatik ez bazen, ez ginateke lurtarrak izango, urtarrak zihurrenik.
Behin batean, arrain populazio batek, lurrera joatea erabaki zuen jan bila, “anka” itxurako egiturak zituen eta arrastan, lokatzetik barrena, beti ere leku humeletatik barrena, lur lehorra konkistatzeari ekin zion. Baina arazo bat zegoen, beren arrautzak urtarrak ziren eta lehorrean lehortu egiten ziren, nola egin aurre arazo honi, nola konkistatu ahal zen lur lehorra, urtero uretara etorri behar bazen arrautzak uztera?
Arrautza tuneatzea, ez egoen besterik.

Irudia: www.calacademy.org
Arrautzari, lehorteari aurre egiteko gaineko oskol bat eta barnean, kumea jaio arte mantzentzeko adina janari (gaur egun guk ederki aprobetxatzen duguna), eta boila!!!! Lur lehorraren konkista hasi zen eta ez zuen atzera bueltarik.
Adora ditzagun gure arraultzak!!!!!!



