ESPEZIEA EZ DA EXTINGITUKO, ORAINDIK BI ALE GERATZEN DIRA!
Iberiar katamotza (Lynx lynx) galtzeko harriskuan omen dago, eta berau errekuperatzeko planak aspaldian martxan daude. Katamotz bikote bat hartu eta iberiar peninsula repoblatzera!
Dirudienez, espezie batetik bikote BAT geratzen bada espeziea ez dago galdua, errekuperatu ahal da. Bikote honek kumeak edukiko ditu, eta kumeen kumeen kumeen kumeek ere bai eta iada populazio bat dugu, espeziea salbatu da!
Hau egia ote?????
Bikote batekin espeziea salbatu????

Irudia: www.derechoanimal.es
Animaliak oso sentikor gara genetikoki, geneetan akatsen bat badago… akabo!!!! Akats hauetako asko ordea, gure kode genetikoan ezkutuan daude eta ez dira ikuskorrak (idazlearen oharra: idazleak akats genetiko bat du, daltonismoa, beraz ez da beti ezkutuan egoten). Lotura parental gertukoen artean ugaltze bagara (lehengusuen artea adibidez), akats hauek azaleratzeko probabilitatea handitu egiten da. Eta hemen dago koxka. Katamotz bikote BATETIk sortzen diren ondorengoek lotura parental oso handia izango dute, senideak dira. Zertara ematen du honek? Batetik abortoak milaka, kume deformeak, kume antzuak eta akatsen lista luuuuuuuze bat.
Beraz, kautiberioan espezie errekuperatzea, idazle xume honentzat oso ideia utopikoa da, kalitate genetikoa galtzen da. Beraz ez gaitezen etxean lasai geratu, Doñanako erreserban BI katamotz geratzen direlako, iada espezia extingitua dago!
Beranduegi oraingoan ere, hauek, Borboiak bezela…
Comment by bedaio3000 — February 15, 2009 @ 5:24 pm
ezagutzen diat bai, lotura parental gertukoen artean ugaldutako familia bat, hau da, beraien artean larrutan aritu ditukenak. jejejej
Comment by ibusg — February 15, 2009 @ 8:12 pm