Bizidunak itsasoan sortu omen ziren, itsasoko lehen zopa hartatik omen gatoz denok. Arrainak igerian ur ertzeraino iritsi, anfibioek lehen irtenakdiak egin eta narraztiek konkistatu omen zuten lurra. Gero bertatik sortu omen ziren, zu (ene irakurle fidela) eta ni bezalako ugaztunak.

Bada ordea ugaztun talde bat, berriro etxera, itsasora, itzuli zena: zetazeoak. Bale, izurde, orca… talde honen arbasoa, hipopotamo baten antzekoa omen zen, lurtarra baina ehiza itsasoan egiten omen zuen, igeri. Eboluzioaren Jainko haundiak erreboluzionario honi, foka baten antzeko itxura eman zion, igerilari bikaina baina kumeak edukitzera lur lehorrera etorri beharra.

Katxalotea vs gizakia
Irudia: www.blogbuceo.com

Halakoren batean zetazeo forma hartu zuen, sudur zuloa buru gainean, igeri egiteko “hegalak”, itsatsa, atzeko anken galera… honela bihurtu ziren zetazeoak guztiz urtar, iada kumatzera ez zegoen lur lehorrera joan beharrik.

Etxetik alde egin eta berriro etxera bueltan, animaliek ere independizatzeko arazoak?