FEMINISMOAREN HASIERA… ORAIN MILLOIKA URTE?????
Zorionez, animaliok DIOIKOAK gara, populazioaren ia erdia arrak gara eta besteak emeak. Ze tristea soilik arrak edo emeak baginake, ezta??
Honek arazo bat sortzen du ugalketarako, bikotekidea BILATU eta SEDUZITU egin behar dugula, lan gogor hau ordea, normalean arrek egin behar dute. Emeak, ar hoberena aukeratzeko lan erraza soilik egin behar du. Eta zer bilatzen du eme batek, ar batengan?????
Galdera honen erantzunak, euskaldun ugariri bizitza alaituko die eta blog honetan badakigu erantzuna! Eta zuk, irakurle fidel maskulinoa, zorionekoa zara, blog hau irakurzteagatik, arren galderarik galdetuenaren erantzuna, lerro gutxi hauetan daukazu.
Emeek ar batengan bilatzen dutena da… GENE ONAK!

Bai badakit, ene irakurle fidel maskulinoa, shock egoeran geratu zarela eta agian iada nere amataz gogoratzen ari zarela, baina bai, emeak GEN hoberenen bila doaz. Bere kumetxoei gen onak eman nahi dizkie, bizitza honetako zailtasunetan airoso atera daitezen. Baina nola daki eme batek, ar baten geneak onak diren ala ez??? Oso erraz, kanpo itxuragatik. Ikus dezagun adibide bat: OREINAK (Cervus elaphus)
Ongi elikaturiko orein batek, osasun onak duenak, hormonalki orekatua dagoenak, adardura sendoa eta itxura onekoa du. Ar honen adardurak emeari zera esaten dio: “ikus ezazu politta, zeinen ongi moldatzen naizen bizitzan, gure umetxoak ere nire antzeko izango dira eta bizitzan neuk bezalako arrakasta edukiko dute”.
Eta emeak, arraren adarrekin liluratuta, berau aukeratzen dute, bere kumetxoen aita izan dadi. Eta denak pozik… pozik????
Ar honek ordea, adar hauek edukitzeagatik, zenbait arazotxo edukitzen ditu egunero, batetik ezin da baso oso itxietan sartu, adarrak oztopo egiten diote, lepoan pisu handia dauka eta harraparien aurrean erraz ikusten da. Hauxe da ar honek, bere METROSEXUALITATEAGATIK pairatzen duena, eta dena zergatik??? Emeak liluratzegatik.
Natura hainbat adibide dauzkagu oreinaren pareko: Oilagor erregearen istasa, xoxoaren moko bizia, igelen kantuak…
Beraz, historia ebolutiboan, arren itxura emeek aukeratu dute, lehen feminismoaren zantzuak??????


