Behin baino gehigotan egin didate galdera hau, zein da animaliarik inteligenteena? Erantzun erreza (nahiz eta sinistea zaila izan), animalirarik inteligenteena Homo Sapiens da (gizakia), ostean beste galdera etortzen da:”baina, gizakia kenduta?” Honek zailatsun gehixeago du.
Nere uste apalean, abere batek intelegentzia maila bat eduki dezan, haragijale-oredatzailea izan behar du. Predatzaile-haragijale batek, bere jakia: atzeman, bilatu, ehizatu, garraiatu eta jan egin behar du. Belarra jateaz bizi den ardi batek adibidez, soilik burua jeitsi eta jan besterik ez du egin behar, tarteka noski, inguruan predatzaile-haragijalerik ba ote dabilen ikusiz.

Irudia: www.calvida.com
Bizimodu hauek, zerebro mota ezberdina garatzera ekarri dute, haragijale-predatzaileak erabakiak azkar eta ongi hartu behar ditum afaldu nahi badu behintzat. Belar jaleak ordea ez dauka erabaki traszendentalik hartu beharrik bazkatzeko eta bere garuna, ba… simpleagoa izan hoi da.
Abere baten inteligentziaren hurbilketa bat egiteko, formula simple bat erabiltzen da (zerebroaren tamaina erlatiboa): zerebroaren pisua/gorputzaren pisua, honen balioa zenbat eta handiagoa, abereak zerebro garapen handiagoa du, hau da, inteligenteagoa da.
Hona hemen munduko lehen hiru inteligenteenak zerebroaren tamainu erlatiboa ikusita:
1- Gizakia
2- Izurdea
3- Txinpantzea
Harrituta, ezta??????


