KARNIBORO BATEN ERASOA NOLA EKIDIN
Gaurkoan superbibentzi gidatxo bat egingo dugu, oso gida praktikoa, geure bizitza salbatuko diguna egunen batean, beraz, ene irakurle fidela, aste honetan ere, nola ez… ZORTEKOA ZARA! Blog honen eman dituen zoriontasun momentuak, ecoestadistica bidez neurtzea baleude…
Imagina dezagun, basoan zaudela, ilunabarra, galduta, hotzez eta gosez. Bapatean, otso (Canis lupus) bakarti bat agertzen zaizu aurrean, hortzak erakutsiz, erasotzeko prest.
Ez izutu! Lehenik eta behin jakin behar duguna da, hargijale-harrapari batek, oso zihur egon behar duela bere biktimari erasotzeko. Hau da, zihur egon behar du 100%-ean, bere biktima ez dela defendituko. Pentsa dezagun biktima defenditu egiten dela eta harrapariari oinean zauri txiki bat egiten diola, harraparia (kasu honetan otsoa) ez da horregatik hilko, baina ezingo du ehizatu, zeren ezingo baitu askatasun osoz korri egin.
Ezin badu ehizatu, ez dauka janaririk eta goseak hil daiteke.

Irudia: www.anipedia.net
Harrapari batek, ezin du esginze, hezur apurketa edo ehizatzeko ahalmena egun batzuta mugatu diezaioken harriskurik hartu. Gosez hil baidaiteke.
Ez da arraroa beraz, harrapari orok, animali, txiki, zahar edo gaixoei erasotzea, hauek baitiran defentsa gutxienak dituztenak, harrapatzeko errazak dira.
Berriro gure goera extremis-era bueltatuz, otsoa erasotzeko prest, bere aurrean du, bi anken gainean dabilen izaki mehe, ile gutxikoa, adarrik gabea, atzaparrik gabea… erraza harrapatzeko! Momentu honetan, irakurle fidela, otsoari erakutsi egin behar diogu, gu harrapatzeak arazoak emango dizkiola eta agian ez dela komenigarria gu ehizatzen saiatzea. Horretarako, hasi garrasika, atera zarata, egin salto, erakutsi sano gaudela, geure burua defenditzeko gai garela eta otsoa ez bada oso gose… segituan alde egingo du, beste arkume, txiki, ahul eta xamur baten bila.
Harrapariari, lau egun geldirik egotea behartzen dion EDOZEIN zauri edo arazok, bere heriotza ekarri liezaioke, beraz, ez ditu edozela harriskuak hartuko.
Izan ongi, irakurle fidela!



Eta gaueko haragiZale baten erasoari nola eman baiezkoa? eta nola egin gaueko eraso ‘infalible’ bat?
Horri erantzunik ematen al dio zientziak?
Elegante ai haiz johan!
Comment by katuzarra — April 12, 2009 @ 9:57 am
Ño, bloga tuneatzen, txukun ai haiz.
(Feevy euskeraz ere aukera dezakek)
ondo bizi
Comment by bedaio3000 — April 12, 2009 @ 10:25 am