DibulgatzenApril 28, 2009 8:32 pm

Oraingoan ere ene irakurle fidelak, zorionekoak zarete.

Post hau irakurri ostean, intsektuei buruz, inguruko edozeinek baino gehiago jakingo duzue, zuen kurrikulumean “entomologiari buruzko oinarrizko ezagupenak” ipini ahal izango duzue… eta dena musutruk!

Blog honen benetako balioa, EKOESTADISTICA-k neurtuko balu…

Entomologia: intsektuak aztertzen dituen zientzia.

Intsektuak: INSECTA ordeneko bizidunak, SEI anka eta kanpo eskeletoa dute.

Ondorengo lerroetan, insektu talde nagusiak (ez denak) identifikatzeko gidatxo bat idatziko dut (”de andar por casa”), beraz, betiko moduan… irakurtzen utzi nahi duenak… ederra galduko du!

Intsektu baten oinarrizko egitura, SEI anka pare eta BI hego pare dira. Hau OINARRIZKOA da, gero eboluzioan zehar hegoetan aldaketa batzuk eman dira (kopuruan, forman…), aldaketa hauengandik talde ezberdinak sortu dira eta guri identifikatzen lagunduko digu.

Koleopteroak (kakalardo, mokotarro, etab.): hego pare bat GOGORTU egin da, ELITRO izeneko egitura sendoak osatuz. Elitroen azpian hegoak tolesten dira eta hegan egin behar izan ezkero ireki egiten dira hegoak kanporatuz.

Lucanus sp.

Lepidopteroak (tximeletak): hauetan hego pare biak batu egin dira, hego fin eta hauskorrak osatuz, sarritan kolore bizikoak eta zaletu asko dituztenak. Hegoak, EZKATA izeneko xafla mehez inguratzen dira. Espezie gautarrek, adibidez sitsek (polilla) iletxoak dituzte zaratarik ez ateratzeko hegan doazenenan.

Danaus plexippus

Himenopteroak (erle, liztor, iñurri…): hauetan bi hego pareak tamaina beretsukoak bihurtu dira eta ia batera funtzionatzen dute, gainera, hegoak gardenak dira eta zain ugari dituzte. Iñurrietan erreginak eta kolonizatzaileek ezik, hegoak galdu dira.

Vespa sp.

Odonatuak (txitxiburduntzi edo marisorginak): hego biak berdinak dira, luzeak, oso maniobragarriak. begi oso garatuak dituzte eta isatsa oso luzea. Itxura primitiboena duten taldea da, orain milloika urte existitzen den taldea da eta beraien aintzindariek 50 cm inguru neurtzen zuten!

Dipteroak (euliak): hego pare bat atrofiatuta dute, ALTERIO izena hartzen duen egitura sortuz, hau, oreka mantentzeko erabiltzen dute.

Musca domestica

Ea idatzitako oro praktikan ipintzen dezuten, bestela… TXINTXARRISFERAKO IRTENALKI ENTOMOLOGIKOA antolatu beharko dugu.

Izan zoriontsu!

Eta eskerrikasko ZORIONAK opa dizkidazuten eta ez dizkidazuten orori!

DibulgatzenApril 20, 2009 8:21 pm

Sarritan ikusten ditugu animalia “simpleak”, nola jaio orduko badakiten janaria bilatzen, ugaltzen, komunikatzen… inongo entziklopediaren beharrik gabe. Ugaztunok, konplexuagoak izanik, IKASI egin behar dugu ez gara jakinda jaiotzen. Baina blog honen helburuetako bat, ene irakurle fidelen zerebroak martxan jartzea den, zenbait adibide ditut gizakiak memoria genetikoa duela baieztatzeko.
Urteak eta urteak ikasten pasa dugun jendearentzat noski, post hau irakurtzea ez da batere osasungarria animikoki, beraz… irakurtzen jarraitu nahi ez duenarentzat, orain da unea uzteko…

Homo floriensis

Oso ondo, irakurtzen jarraitzea aukeratu duzu… goazen ba!

Gure geneek, gure historia ebolutibo guztiaren informazioa gordetzen dute. Nolabait, informazioa hau gure garunera transferitzen da, horrek ematen digu ahalmena zenbait gauza IKASITA JAIOTZEKOA. Baina ez naiz ari negar egitea eta jatea bezalako portaerengatik, portaera konplexuagoengatik baizik.

Hona TOP 3-a.

1- Amari ehustea: ume jaio berri batik, gure behatza eskuan ipintzen badiogu, gogor ehusten dio. Oinetan ukitzen badugu berriz, oinetako behatzekin ehusten sahiatzen da, nahiz eta bipedoak izatearekin batera behatz hauek erabat afuntzionalak izan. Joera honen azalpena, gure arbaso iletsuan dago. Eme batek kumeak bere gainean eramaten ditu eta kumeak amaren gainetik ez badu erori nahi, bere ileari gogor ehutsi behar dio. Gure gaur egungo amek ez dute ilerik, baina beraien umetxoek badute memoria genetiko bat, non ile honi ehusteko esaten diena bertatik ez erortzeko.
2- Zuhaitzetik ez erortzea: nori ez zaio gertatu lo hartzera doala erortzen ari dela amets egin eta susto batez esnatzea? Guk ohe goxo batean egiten dugu lo, zoruan. Baina gure arbasoek ordea, zuhaitzen adarretan egiten zuten. Zuhaitzean lo dagoen bat, ez bada esnatzen erortzen ari dela nabarietzean hezur pare bat apurtzeko arriskuan legoke.
3- Zaratak: nori ez dio HOZKIRIA ematen labana batekin plater baten gainea “txirrrrrrrrrriiiiiiii….!!!!!” zarata ateratzea? Zarata honen oso antzekoa, karniboro haundi baten atzaparrek egiten dute harri baten gainean jartzen direnean. Karniboro haundi hauek izan ziren, gure arbasoen predatzaileak. Zarata txirriskari horrek, karniboro bat gertu dagoela gogorazten digu!

Txapa gehiegi barik, hone hemen gure MEMORIA GENETIKOAREN adibide soil batzuk. Jaiotzen gareneak badakigu gure amaren ileari ehutsi behar diogula ez erortzeko, zuahitzean lo egitea arriskutsua izan daitekeela eta haragijaleek soinu bereziak ateratzen dituztela.

Deitu diezaizkiogun INSTINTO edo PORTAERA, baina denen oinarrian gure arbasoentzat baliagarria zen informazioa dago gordea.

Dibulgatzen, HegaztiakApril 13, 2009 5:58 pm

Udaberriaren lehen izpiekin batera, hor datoz afrika aldeko etorkin beltzak.

Beraien hegan egiteko moduagatik eta teilatupeko habiengatik bereiz ditzazkegu bisitari fidel hauek. Neguan jo zuten Afrika aldera, bero bila eta orain, inolako GPSrik gabe, berriro datoz gurera bikotekidea bilatu eta sexua praktikatzera eta nola ez… kumeak edukitzera!

Orokorrean hiru espezie ikusi ahal ditugu etxeko teilatupean harantz eta honantz, txioka eta hegaka. Hiru espezieak oso antzekoak dira, txikiak, beltzaranak eta hegan egiteko modu antzekoarekin. Hona hemen bereizteko gako batzuk.

ENARA, gazt: Golondrina (Hirundo rustica): bizkar aldea urdin iluna dute, aurpegiak “maskara” gorri bat (batez ere arrek) eta sabelalde zein lepo azpia zuria dute. Arretan batez ere, isats bikoitz luzea nabari da. Apaizek asko predikatu dute, enaren bidezko metaforak eginez, hauen esanetan, enarak urtero leku berdinean eta bikotekide berdinarekin habia egiten omen dute habia, bizi guztirako batzen omen dira.

Zientzialari batzuek mito hau ezabatu zuten, frogatxo bat eginez. Ar batzuei isatsa moztu eta beste batzuei ordezko isats handiago bat ipini zieten, ostean eme eta arrak banaka identifikatu zituzten, honela bakoitza norekin “ezkontzen” zen jakiteko. Emaitza harritzeko izango zen apaizentzat, izan ere, enara emeek isats luzeena zuten arrak aukeratu zituzten eta hau gutxi balitz noiznahi “adarrak” jartzen omen zizkien, beste isats handiagoko ar bat topatzen bazuten. Isatsa moztu zitzaien arrek ez zuten bikotekiderik bilatzen eta istas luzekoek aren oso bat zuten beraientzat!

Enara

ENARA AZPIZURIA, gazt: avión común (Delichon urbica): enararen oso antzekoa den arren (sabel lepo zuria, tamainua…), honek ez du “maskara” gorria, bizkar aldea oso beltza du eta isatsa hasten den gunea guztiz zuria da, gainera ez du isats handi nabarmenik.

Enara azpizuria

SORBELTZA, gazt: vencejo (Apus apus): hau guztiz beltza da (mokoaren azpiko zenbait gune gris salbu), ez du itsas nabarmenik. Izaera guztiz hegalaria da, hilabeteak igaro ditzazke lurra ukitu gabe. Bere oinak erabat deformatuta daude, hormei juxtu juxtu zintzilikatzeko balio dute, ezin du oinez ibili! Bere hegalen luzeraren arabera bereiz dezakegu, gorputzaren baino handiagoa baitu.

Sorbeltza

Orain, ene irakurle fidelak, zuen etxeko lehiora atera eta ea identifikatzen dituzuen.

Eta jakin ezazue: ORNIOTOLOGIA, TELEBISTA BAINO DIBERTIGARRIAGOA ETA MERKEAGOA DA!

Eraman itzazue zuen seme-alabak txoriak identifikatzera!!!!

Izan ongi.