Udaberriaren lehen izpiekin batera, hor datoz afrika aldeko etorkin beltzak.

Beraien hegan egiteko moduagatik eta teilatupeko habiengatik bereiz ditzazkegu bisitari fidel hauek. Neguan jo zuten Afrika aldera, bero bila eta orain, inolako GPSrik gabe, berriro datoz gurera bikotekidea bilatu eta sexua praktikatzera eta nola ez… kumeak edukitzera!

Orokorrean hiru espezie ikusi ahal ditugu etxeko teilatupean harantz eta honantz, txioka eta hegaka. Hiru espezieak oso antzekoak dira, txikiak, beltzaranak eta hegan egiteko modu antzekoarekin. Hona hemen bereizteko gako batzuk.

ENARA, gazt: Golondrina (Hirundo rustica): bizkar aldea urdin iluna dute, aurpegiak “maskara” gorri bat (batez ere arrek) eta sabelalde zein lepo azpia zuria dute. Arretan batez ere, isats bikoitz luzea nabari da. Apaizek asko predikatu dute, enaren bidezko metaforak eginez, hauen esanetan, enarak urtero leku berdinean eta bikotekide berdinarekin habia egiten omen dute habia, bizi guztirako batzen omen dira.

Zientzialari batzuek mito hau ezabatu zuten, frogatxo bat eginez. Ar batzuei isatsa moztu eta beste batzuei ordezko isats handiago bat ipini zieten, ostean eme eta arrak banaka identifikatu zituzten, honela bakoitza norekin “ezkontzen” zen jakiteko. Emaitza harritzeko izango zen apaizentzat, izan ere, enara emeek isats luzeena zuten arrak aukeratu zituzten eta hau gutxi balitz noiznahi “adarrak” jartzen omen zizkien, beste isats handiagoko ar bat topatzen bazuten. Isatsa moztu zitzaien arrek ez zuten bikotekiderik bilatzen eta istas luzekoek aren oso bat zuten beraientzat!

Enara

ENARA AZPIZURIA, gazt: avión común (Delichon urbica): enararen oso antzekoa den arren (sabel lepo zuria, tamainua…), honek ez du “maskara” gorria, bizkar aldea oso beltza du eta isatsa hasten den gunea guztiz zuria da, gainera ez du isats handi nabarmenik.

Enara azpizuria

SORBELTZA, gazt: vencejo (Apus apus): hau guztiz beltza da (mokoaren azpiko zenbait gune gris salbu), ez du itsas nabarmenik. Izaera guztiz hegalaria da, hilabeteak igaro ditzazke lurra ukitu gabe. Bere oinak erabat deformatuta daude, hormei juxtu juxtu zintzilikatzeko balio dute, ezin du oinez ibili! Bere hegalen luzeraren arabera bereiz dezakegu, gorputzaren baino handiagoa baitu.

Sorbeltza

Orain, ene irakurle fidelak, zuen etxeko lehiora atera eta ea identifikatzen dituzuen.

Eta jakin ezazue: ORNIOTOLOGIA, TELEBISTA BAINO DIBERTIGARRIAGOA ETA MERKEAGOA DA!

Eraman itzazue zuen seme-alabak txoriak identifikatzera!!!!

Izan ongi.