GIZAKIAK BADU MEMORIA GENETIKOA
Sarritan ikusten ditugu animalia “simpleak”, nola jaio orduko badakiten janaria bilatzen, ugaltzen, komunikatzen… inongo entziklopediaren beharrik gabe. Ugaztunok, konplexuagoak izanik, IKASI egin behar dugu ez gara jakinda jaiotzen. Baina blog honen helburuetako bat, ene irakurle fidelen zerebroak martxan jartzea den, zenbait adibide ditut gizakiak memoria genetikoa duela baieztatzeko.
Urteak eta urteak ikasten pasa dugun jendearentzat noski, post hau irakurtzea ez da batere osasungarria animikoki, beraz… irakurtzen jarraitu nahi ez duenarentzat, orain da unea uzteko…

Oso ondo, irakurtzen jarraitzea aukeratu duzu… goazen ba!
Gure geneek, gure historia ebolutibo guztiaren informazioa gordetzen dute. Nolabait, informazioa hau gure garunera transferitzen da, horrek ematen digu ahalmena zenbait gauza IKASITA JAIOTZEKOA. Baina ez naiz ari negar egitea eta jatea bezalako portaerengatik, portaera konplexuagoengatik baizik.
Hona TOP 3-a.
1- Amari ehustea: ume jaio berri batik, gure behatza eskuan ipintzen badiogu, gogor ehusten dio. Oinetan ukitzen badugu berriz, oinetako behatzekin ehusten sahiatzen da, nahiz eta bipedoak izatearekin batera behatz hauek erabat afuntzionalak izan. Joera honen azalpena, gure arbaso iletsuan dago. Eme batek kumeak bere gainean eramaten ditu eta kumeak amaren gainetik ez badu erori nahi, bere ileari gogor ehutsi behar dio. Gure gaur egungo amek ez dute ilerik, baina beraien umetxoek badute memoria genetiko bat, non ile honi ehusteko esaten diena bertatik ez erortzeko.
2- Zuhaitzetik ez erortzea: nori ez zaio gertatu lo hartzera doala erortzen ari dela amets egin eta susto batez esnatzea? Guk ohe goxo batean egiten dugu lo, zoruan. Baina gure arbasoek ordea, zuhaitzen adarretan egiten zuten. Zuhaitzean lo dagoen bat, ez bada esnatzen erortzen ari dela nabarietzean hezur pare bat apurtzeko arriskuan legoke.
3- Zaratak: nori ez dio HOZKIRIA ematen labana batekin plater baten gainea “txirrrrrrrrrriiiiiiii….!!!!!” zarata ateratzea? Zarata honen oso antzekoa, karniboro haundi baten atzaparrek egiten dute harri baten gainean jartzen direnean. Karniboro haundi hauek izan ziren, gure arbasoen predatzaileak. Zarata txirriskari horrek, karniboro bat gertu dagoela gogorazten digu!
Txapa gehiegi barik, hone hemen gure MEMORIA GENETIKOAREN adibide soil batzuk. Jaiotzen gareneak badakigu gure amaren ileari ehutsi behar diogula ez erortzeko, zuahitzean lo egitea arriskutsua izan daitekeela eta haragijaleek soinu bereziak ateratzen dituztela.
Deitu diezaizkiogun INSTINTO edo PORTAERA, baina denen oinarrian gure arbasoentzat baliagarria zen informazioa dago gordea.



motel motel, gustoa ematen dik hire hitzek irakurtzea. makina gauza ikasten dixkit.
herriko felix rodriguez de la fuente bilakazten ari haiz
Comment by ibusg — April 21, 2009 @ 6:55 pm
Bueno… batzuk biologiari buruzko gauzek ikasten dittezue eta beste batzuk truken: html hizkuntza, mondeju dastaketak, etab. ikasten ditteu.
Eztek tratu txarra, ezta?
Comment by Johan — April 21, 2009 @ 8:37 pm