Oraingoan ere ene irakurle fidelak, zorionekoak zarete.

Post hau irakurri ostean, intsektuei buruz, inguruko edozeinek baino gehiago jakingo duzue, zuen kurrikulumean “entomologiari buruzko oinarrizko ezagupenak” ipini ahal izango duzue… eta dena musutruk!

Blog honen benetako balioa, EKOESTADISTICA-k neurtuko balu…

Entomologia: intsektuak aztertzen dituen zientzia.

Intsektuak: INSECTA ordeneko bizidunak, SEI anka eta kanpo eskeletoa dute.

Ondorengo lerroetan, insektu talde nagusiak (ez denak) identifikatzeko gidatxo bat idatziko dut (”de andar por casa”), beraz, betiko moduan… irakurtzen utzi nahi duenak… ederra galduko du!

Intsektu baten oinarrizko egitura, SEI anka pare eta BI hego pare dira. Hau OINARRIZKOA da, gero eboluzioan zehar hegoetan aldaketa batzuk eman dira (kopuruan, forman…), aldaketa hauengandik talde ezberdinak sortu dira eta guri identifikatzen lagunduko digu.

Koleopteroak (kakalardo, mokotarro, etab.): hego pare bat GOGORTU egin da, ELITRO izeneko egitura sendoak osatuz. Elitroen azpian hegoak tolesten dira eta hegan egin behar izan ezkero ireki egiten dira hegoak kanporatuz.

Lucanus sp.

Lepidopteroak (tximeletak): hauetan hego pare biak batu egin dira, hego fin eta hauskorrak osatuz, sarritan kolore bizikoak eta zaletu asko dituztenak. Hegoak, EZKATA izeneko xafla mehez inguratzen dira. Espezie gautarrek, adibidez sitsek (polilla) iletxoak dituzte zaratarik ez ateratzeko hegan doazenenan.

Danaus plexippus

Himenopteroak (erle, liztor, iñurri…): hauetan bi hego pareak tamaina beretsukoak bihurtu dira eta ia batera funtzionatzen dute, gainera, hegoak gardenak dira eta zain ugari dituzte. Iñurrietan erreginak eta kolonizatzaileek ezik, hegoak galdu dira.

Vespa sp.

Odonatuak (txitxiburduntzi edo marisorginak): hego biak berdinak dira, luzeak, oso maniobragarriak. begi oso garatuak dituzte eta isatsa oso luzea. Itxura primitiboena duten taldea da, orain milloika urte existitzen den taldea da eta beraien aintzindariek 50 cm inguru neurtzen zuten!

Dipteroak (euliak): hego pare bat atrofiatuta dute, ALTERIO izena hartzen duen egitura sortuz, hau, oreka mantentzeko erabiltzen dute.

Musca domestica

Ea idatzitako oro praktikan ipintzen dezuten, bestela… TXINTXARRISFERAKO IRTENALKI ENTOMOLOGIKOA antolatu beharko dugu.

Izan zoriontsu!

Eta eskerrikasko ZORIONAK opa dizkidazuten eta ez dizkidazuten orori!