Diseinu prefektua omen du marrazoak, predatzaile perfektua omen da, historian zehar ez omen du aldaketarik jasan, perfektua baita.

Naturan ez dago ezer perfekturik!

Dokumental askotan irensten dugu marrazoaren perfekzioa, harrapari urtar definitiboa omen da. Baina… nik uste… blog hau marrazoari ere zenbait akats ateratzeko gai dela, atera eta noski! Ene irakurle fidelekin banatu!

Marrazo batek duen lehen arazoa, arnasa hartzeko MUGITU egin behar duela da. Inoiz marrazo batek erasotzen badigu, heldu gogor eta ez utzi mugitzen… ahal baduzue, noski! Nik uste, blog honen jarraitzaileek ahal dutela… ezta? Marrazoak “arnasteko” ura iragazi behar du bere brankiatatik, baina ez du mekanismorik ur hau aktiboki pompatzeko, beraz, etengabe mugitu behar du ura pasiboki brankiatatik igaroz, baita lo egiteko ere!

Bestetik, ez dute IGERI PUXIKARIK, hau arrain modernoen asmakizuna da. Puxika hau, arrainaren barne presioa aldatzeko da, flotabilitatea aldatuz eta ur zutabean gorantz edo beherantz egiteko. Marrazoek horren ordea, gibelean lipido ugari dituzte, funtzio bera dute baina inefektiboagoa da.

Azken “akatsa” isatsarena da, arrain arruntek isats “homozerkoa” dute (simetrikoa), marrazoek “heterozerkoa” (asimetrikoa). Marrazoen isatsaren goiko zatia luzeagoa da behekoa baino, azalera gehiago duenez ur gehiago hastintzen du eta igeriketa deskonpentsatu, horregatik marrazoek igeriketa ez da guztiz zuzena, muturra gorantza begira daukate.

Nathional Geografic, Discovery Channel… gezurtiak!

Irakurle gutxi dituen blog simple batek, honelako dokumentalistei gezurtero deitzea ere…