Fauna, DibulgatzenJune 29, 2009 8:32 pm

Gainka egin, txortan egin… izen asko ditu post honen protagonistak. Beraz, sensibilitate katoliko apostoliko berezikoak bazarete edo 18 urte baino gutxiago badituzue, ez jarraitu irakurtzen.

Jarraitzea erabaki duzunez (ene irakurle fidelak)… aurrera!

Tonuz igotako zentzuaz gain, kopulazioa lurraren konkistarako BEHARREZKO tresna bat izan zen.


Irudia: euli bat besteari masajea bat ematen (www.galeriade.com)

Bi izakik kopulazioa egitean, arraren gametoak (espermatozoideak) emearen barnera sartzen dira eta bertan emearen gametoekin (obuluekin) elkartu, ernaldu eta zigotoa eta osteko izaki bizidun berria emango dute. Hau burutzeko ordea, kopula egiteko GOGOAZ gain (nik uste hau egon ohi dela…) ingurune urtar bat behar da gametoak igeri egin dezaten.

Uretan bizi diren izakiek, ez dute kopularen beharrik (trixtea arrainen bizia) inguruan ur likidoa dute eta gametoak bertara askatzen dituzte arrek zein emeek. Gametoak beraien ingurunean igeri egin ahal dute. Hau ezinezkoa zaie inguru lurtarrean bizi diren izakiei (gametoek ez dauzkate ankarik) eta beharrezkoa da kopula bidezko gametoen elkarketa.

Lehen lur konkistatzaileek, gametoak uretan askatzen zituzten, beraz urarekiko dependentzia “sexuala” handia zen, baina kopula asmatu ostean, urik gabe ernal zitezkeen.

Konnotazioa sexualak alde batera utzita, benetako asmakizun ebolutiboa izan zen kopula. Inoiz eman al zeniozuen ikuspuntu hau gai joni? Nik uste ezetz…

Oharra:
Ikusirik lehiaketek duten arrakasta zenbait blogetan , bianiztasunetik blogean, SARIRIK GABEKO LEHIAKETA egingo dugu!

SARIRIK GABEKO LEHAKETA

Galdera: esan dugu, inguru urtarrean bizi diren izakiek ez dutela kopularen beharrik, baina bada animalia talde berezi eta benetan liluragarria, kopula uretan egiten duena… zein taldetaz ari gara? Zein da uretan kopula egitearen arrazoia talde honetan?

Izan ongi eta animatu parte hartzera!

DibulgatzenJune 13, 2009 10:01 pm

Aurreko asteAN mikroorganismoak edukitako arrakasta ikusita eta ene irakurle fidelak ongi tratatu behar direla jakinda, aste hontako post-a ere mikroorganismoei burzkoa da… marketin!

Gaurkoan egunero jaten dugun yogurt-a izango dugu aipagai eta batez ere, hainbeste egur ematen diguten ACTIMEL santu horretaz hitzegingo dugu.

Zer egiten du ezberdin, yogurt bat Actimel batengatik? DANONEko produkzio buruak segituan esango liguke: “osasungarriagoa da”, DANONEk ordaindu dion zientzialari mertzenario batek: “L. Casei inmunitas dauka” esango luke eta DANONEk ordaindutako sasimediku batek: “gorputzeko defentsak obetzen ditu” erantzungo luke.

Bain a blog hau ez dago DANONEk patrozinatua (ezta nahi ere) eta beraz… dudan ipiniko ditugu, bai ACTIMEL eta bai L. Casei Inmunitas.

ACTIMEL

Irudia: ACTIMEL kuadrilla bat aberri egunean desfilatzen.

Yogurt bat egiteko bakteriak behar dira, esneari konposizioa aldatu eta yogurt bihurtzeko. Hau, Lactobacillus-ek egiten dute eta hauetarikoa da L.Casei Inmunitas (iada konturatuko zinenten “L.” horrek Lactobacillus esan nahi duela). Beraz yogurt GUZTIEK (bai… guztiek) dute L. Casei Inmunitas, ACTIMELak 4 aldiz gehiago ditu ordea! Bere prezioa bezalaxe! Beraz gorputzera yogurt arrunt batean baino 4 aldiz dosi gehiago lactobacillus iresten ditugu ACTIMEL batean. Yogurt-a irenstean, urdaileko azidoek L. Casei Inmunitak liseritzen dituzte, gorputzaren barrenera berauen SOILIK %0.1-a absorbituz.

Giza gorputzean BADAUDE Lactobacillus-ak soberan, hesteetan eta emakumeetan esklusiboa dena… baginan! Beraz ez da beharrezkoa gehiago irenstea. Eta irentsita ere %0.1-a soilik barneratzen dugu. Bestalde, “mejoran tus defensas” esatea erokeria bat da, izan ere “defentsa” horiek sistema inmunologikoaren ardura dira eta Lactobacillus-ak soilik hesteetako liseriketan parte hartzen dute.

EZ JAN ACTIMELIK, JAN YOGURT ARRUNTA, MERKEAGOA DA ETA!

DibulgatzenJune 1, 2009 7:11 pm

Gizakiaren asmakizunik bikainena gurpila izan omen zela diote batzuek, beste batzuek matematika eta badira, sua izan zela diotenak. Baina Ekainaren lehen egun honetan, ene irakurle fidelok, gizakiaren asmakizunik garrantzitsuenaren jakitun izango zarete. Asmakizun honekin izakiak hegan egin zuen, komunikazioak obetu ziren eta bikotekidea bilatzen lagundu zuen, ez ez, ez naiz internet-az ari, ALKOHOLAz baizik.

Alkoholak hegan egin arazten digu, elkar komunikatzea erraztu eta oso gutxitan gertatzen den arren… bikotekidea bilatzen lagundu, beno! Bilatzen edo… baten batengana arrimatzeko bi potro ateratzen dizkigu.

Baina nola sortu zen alkohola? Nork egiten du? Zer gertatzen da ardo kupelen barruan, mahats zuku gozoa sartu eta denbora batera, ardo bikainak ateratzeko?

Kupelaren barruan badaude langile ñimiño batzuk, hain ñimiñoak zeren ez direnak ikusten: MIKROORGANISMOAK!

Mikroorganismoa kupelean
Irudia: Mikroorganismoa bat kupeletik ateratzen (www.kupela.com)

Hauek ere bizidunak dira, simpleagoak, baina bizidunak. Eta noski, bizidun oro bezala, jan egin behar dute. Mikroorganismoek ordea dieta oso bariatua izan ohi dute, dagoenean dagoena jan eta kitto! Guk mahatsa zanpatu ostean, mikroorganismoei azukreak ematen dizkiegu jateko, azukreek energia asko dute (horregatik gustatzen zaie hainbeste umeei), mikroorganismoek OXIGENOA hartu eta azukreekin nahastu ostean energia ugari lortzen dute (azukrea “erre” egiten dute, animaliek bezala), ondakin modura CO2 eta ura (H2O) sortuz. Modu honetara hazi eta ugaldu egiten dira, bizitza idiliko bat eramanez!

Gizakiak ordea, kupelarekin tranpatxo bat egiten die mikroorganismoei: OXIGENOA KENTZEN DIE kupela estaliz. Eta hemen hasten da festa! Oxigenorik ezean azukreak ezin dira “erre”, beste modu batetara jan beharra daude, eta mikroorganismoak adituak dira horretan! Azukreari oxigenoa nahastu beharrean, konposatu kimiko organiko bat nahasten die (azido laktikoa) eta honela energia lortuz (oxigenoarekin nahastean baino gutxiago, baina energia azken finean!). Erreakzio kimiko hau egitean ONDAKINAK sortzen dira eta ondakin miragarri hauetako bat da… bai! Asmatu duzu! ALKOHOLA edo bere izen zientifikoa: ETANOLa.

Beraz, alkoholdun edari bat egiteko behar duguna da… zuku bat (azukreak), kupel hermetiko bat eta mikroorganismoak.

Eta zer gertatzen da alkohola edaten dugunean? Hori hurrengo post-ean!!!!!