Gizakiaren asmakizunik bikainena gurpila izan omen zela diote batzuek, beste batzuek matematika eta badira, sua izan zela diotenak. Baina Ekainaren lehen egun honetan, ene irakurle fidelok, gizakiaren asmakizunik garrantzitsuenaren jakitun izango zarete. Asmakizun honekin izakiak hegan egin zuen, komunikazioak obetu ziren eta bikotekidea bilatzen lagundu zuen, ez ez, ez naiz internet-az ari, ALKOHOLAz baizik.
Alkoholak hegan egin arazten digu, elkar komunikatzea erraztu eta oso gutxitan gertatzen den arren… bikotekidea bilatzen lagundu, beno! Bilatzen edo… baten batengana arrimatzeko bi potro ateratzen dizkigu.
Baina nola sortu zen alkohola? Nork egiten du? Zer gertatzen da ardo kupelen barruan, mahats zuku gozoa sartu eta denbora batera, ardo bikainak ateratzeko?
Kupelaren barruan badaude langile ñimiño batzuk, hain ñimiñoak zeren ez direnak ikusten: MIKROORGANISMOAK!
Irudia: Mikroorganismoa bat kupeletik ateratzen (www.kupela.com)
Hauek ere bizidunak dira, simpleagoak, baina bizidunak. Eta noski, bizidun oro bezala, jan egin behar dute. Mikroorganismoek ordea dieta oso bariatua izan ohi dute, dagoenean dagoena jan eta kitto! Guk mahatsa zanpatu ostean, mikroorganismoei azukreak ematen dizkiegu jateko, azukreek energia asko dute (horregatik gustatzen zaie hainbeste umeei), mikroorganismoek OXIGENOA hartu eta azukreekin nahastu ostean energia ugari lortzen dute (azukrea “erre” egiten dute, animaliek bezala), ondakin modura CO2 eta ura (H2O) sortuz. Modu honetara hazi eta ugaldu egiten dira, bizitza idiliko bat eramanez!
Gizakiak ordea, kupelarekin tranpatxo bat egiten die mikroorganismoei: OXIGENOA KENTZEN DIE kupela estaliz. Eta hemen hasten da festa! Oxigenorik ezean azukreak ezin dira “erre”, beste modu batetara jan beharra daude, eta mikroorganismoak adituak dira horretan! Azukreari oxigenoa nahastu beharrean, konposatu kimiko organiko bat nahasten die (azido laktikoa) eta honela energia lortuz (oxigenoarekin nahastean baino gutxiago, baina energia azken finean!). Erreakzio kimiko hau egitean ONDAKINAK sortzen dira eta ondakin miragarri hauetako bat da… bai! Asmatu duzu! ALKOHOLA edo bere izen zientifikoa: ETANOLa.
Beraz, alkoholdun edari bat egiteko behar duguna da… zuku bat (azukreak), kupel hermetiko bat eta mikroorganismoak.
Eta zer gertatzen da alkohola edaten dugunean? Hori hurrengo post-ean!!!!!



Haundie! Pixe in diat.
Comment by katuzarra — June 2, 2009 @ 9:05 am