Gainka egin, txortan egin… izen asko ditu post honen protagonistak. Beraz, sensibilitate katoliko apostoliko berezikoak bazarete edo 18 urte baino gutxiago badituzue, ez jarraitu irakurtzen.

Jarraitzea erabaki duzunez (ene irakurle fidelak)… aurrera!

Tonuz igotako zentzuaz gain, kopulazioa lurraren konkistarako BEHARREZKO tresna bat izan zen.


Irudia: euli bat besteari masajea bat ematen (www.galeriade.com)

Bi izakik kopulazioa egitean, arraren gametoak (espermatozoideak) emearen barnera sartzen dira eta bertan emearen gametoekin (obuluekin) elkartu, ernaldu eta zigotoa eta osteko izaki bizidun berria emango dute. Hau burutzeko ordea, kopula egiteko GOGOAZ gain (nik uste hau egon ohi dela…) ingurune urtar bat behar da gametoak igeri egin dezaten.

Uretan bizi diren izakiek, ez dute kopularen beharrik (trixtea arrainen bizia) inguruan ur likidoa dute eta gametoak bertara askatzen dituzte arrek zein emeek. Gametoak beraien ingurunean igeri egin ahal dute. Hau ezinezkoa zaie inguru lurtarrean bizi diren izakiei (gametoek ez dauzkate ankarik) eta beharrezkoa da kopula bidezko gametoen elkarketa.

Lehen lur konkistatzaileek, gametoak uretan askatzen zituzten, beraz urarekiko dependentzia “sexuala” handia zen, baina kopula asmatu ostean, urik gabe ernal zitezkeen.

Konnotazioa sexualak alde batera utzita, benetako asmakizun ebolutiboa izan zen kopula. Inoiz eman al zeniozuen ikuspuntu hau gai joni? Nik uste ezetz…

Oharra:
Ikusirik lehiaketek duten arrakasta zenbait blogetan , bianiztasunetik blogean, SARIRIK GABEKO LEHIAKETA egingo dugu!

SARIRIK GABEKO LEHAKETA

Galdera: esan dugu, inguru urtarrean bizi diren izakiek ez dutela kopularen beharrik, baina bada animalia talde berezi eta benetan liluragarria, kopula uretan egiten duena… zein taldetaz ari gara? Zein da uretan kopula egitearen arrazoia talde honetan?

Izan ongi eta animatu parte hartzera!