Onddoak, atsegin ditut. Batez ere zartaginan arraultza pare batekin eginiko tortilan igeri daudenean. Biltzea ere atsegin dut, baina es dut atsegin basoan barneratzen naizenean lurrera begira ibiltzea. Baina zihur nago, blog honen eguneroko 5 irakurleen artean, onddozaleak badaudela.
Ene irakurle fidela, onddoetan aditua zarelakoan bazaude, irakurri ongi ondorengo post hau, zeren seguruenik zure onddoziklopediak ez baitu edukiko ondoko informazio hau.
Zer da onddo bat? Izaki bizidun bat da, noski! FUNGI erreinuan (onddoen erreinuan) dago klasifikatua. Ez baita landare bat (ez du eguzki energia erabiltzen) eta ez da animalia bat. Baina harrigarri dirudien arren, intsektuen kanpo eskeletoan agertzen den konposatu berezi bat du (kitina) eta beraren itxura landare batena da, animali-landare hibrido bat ote?????
Zartagian jaten duguna, onddoaren “fruitua” da. Onddoaren gorputza, lurpean joaten da, soka itxurako egiturak dauzka (hifak), non, mizelio deritzon zirkuluak osatzen dituzte. Zirkulu honen zentroan dago onddoaren “hasiera” eta zirkuluaren kanporantza hazten da. “Fruituan” (landareetan bezala), aldiz, ugal zelulak daude.

Irudia: onddo baten “fruituaren” barne egitura, bere ugal zelulekin eta hifekin.
Onddoek materia organikoa jaten dute, armiarmen antzera kanpo-liseriketa (entzimak gorputzetik elikagaiaren gainera isuriz) burutzen dute, horregatik ez dute argirik behar, baina bai hezetasun maila handiak.
Onddoen mundu izkutua, hau ba ote zekien “Udazkeneko loreak” programako aurkezleak?



Aupa Johan.
Iro (eta ez ero) ezagutzeko aukera izan nuen. Ez dakit gogoratzen zaren baina 2. saioan Alegiko gaztetxoekin atera nintzen. Eta han ezagutu nuen.
Benetan tipo xelebrea, eta onddotaz ezer ez zekina, zientzia bezala.
Zartagi kontukin bai, baina askoz gehio ez.
Comment by ibon — July 14, 2009 @ 4:01 pm
Baño… Iro horrekin agertzen zien “inbitaduak”, nahiko Euskal-Frikiak ez al ziren?
Batek zakurrakin biltzen zittuen perretxikuak, besteak zaldiakin, besteak kantari joaten ziren… ejem! ta hik ze habilezi eukan? jeje!
Comment by Johan — July 14, 2009 @ 9:04 pm
Esan didatenez, atzo gauen ETBn bota zuten komentatutako saioa.
Ikusi zenun? Hala bada konprobatuko zenuko gonbidaturen bat friki ez zela.
Lasai, beste batean berriz botako dutela…
Comment by ibon — July 20, 2009 @ 8:17 pm
Hi ze? Radion, telebistan…
Aurki GOENKALEn azalduko haiz!
Comment by Johan — July 20, 2009 @ 8:21 pm