Birus ia ikustezin batek aztoratu du mundua, gripe arruntak mutazio bat jasan du eta pixka bat hilkorragoa egin da. Prentsan eta telebistan, beste planeta bateko fenomea balitz bezala diote: “birus honek, gizakia, txerria eta hegaztien DNA dauka!” Super birusa ote? Nola egin du birus batek, alako azañarik?

Ba oso erraza… DNA lapurtuz! Eta hau ez da beste muinduko albiste bat, birusek izan ere, abilezi handia dute beste DNAk ostu eta erabiltzeko.

Baina zer da BIRUS bat? Oso erraza. DNA zati bat, non kanpo kapsula proteiko batez estalia dagoena. Soilik hori. Ahin da simplea, zeren ez da bizidun bezala klasifikatzen, zergatik? Ba lehenik ez duelako “jaten” eta bigarren ez delako bera bakarrik ugaltzen, “laguntzatxoa” behar du.


Irudia: birus baten bizi zikloa (recursos.cnice.mec.es)

Birusek zelulak erasotzen dituzte. Zelulen gainean ipintzen dira, horretarako dituzten “ankatxo” batzuekin. Ostean, beraien barneko DNA zelulan barnean txertatzen dute. Birus DNA honek zelularen barneko “tresneria” (entzimak) bere onurarako erabiltzen ditu, birus DNAren kopia ugari eta kanpo-kapsulak eraikiz, eta dena musutruk!

Behin, zelula infektatua DNA biriko kopia ugari eta kanpo kapsulaz betetzen denean, DNA birikoa kapsuletara sartzen da eta zelula infektatu koittadua lehertzen du, milaka birus berri zabalduz eta zikloa berriz hasiz, INFEKZIOA martxan dago.

Zenbaitetan, DNA birikoarekin batera, zelularen DNA zatitxoak ere kapsuletara sartzen dira, horregatik A gripearen birusak beste izaki bizidunen DNA zatitxoak dauzka, bere historia infekziosoan zehar bildu dituenak.

Eta ez dauka beste misteriorik.

Eta lasai, A gripeak baino jende gehiago hiltzen dute larunbat gauen autoek.

Izan osasuntsu!