ZERGATIK DA EKOLOGIKOA GARESTIAGOA????
Supermerkatuetan haragien atalean ikusi besterik ez da, EKO edo NATUR etiketa duten haragiak garestiagoak dira, noski, itxura “obea” dutela dirudi, baina garestiagoak dira, zergatik ote?
Erantzunez beteriko blog honek, bere irakurle fidelei oilasko granja baterako bidaia imaginario bat egitera gonbidatzen diete. Imaginatu oilasko granja ez ekologiko bat. Milaka oilasko elkarren ondoan, kaiolatan geldirik, jan eta arrautzak erruten. Orain imaginatu EKOgranja bat: oilaskoak larre batean, korrika, saltoka, mokoka, lurreko zizare eta artoa janez… oilo zoriontsuak!
Oilo batek normalean, 6-7 hilabete behar ditu hazten (datua zeharo intuitiboa da, inork datu zehatza baldin badaki esan dezala lasai). Baina zerk egiten du oiloa haztea? Ikus dezagun formula matematiko simple batekin.
HAZKUNTZA (gorputzean metatuko den energia) = JANDAKO ENERGIA - GASTATUTAKO ENERGIA
Zenbat eta gehiago jan eta energia gutxiago gastatuz, hau da, jan eta egon, oiloak energia gehiago metatuko du bere gorputzean, gizendu eta lehenago haziko da, 4-5 hilabete.

Irudia: oilaskoen erregea eta bere itzultzailea G-18ko azken bileran.
Granja arruntetan, oiloaren bizia, jan (janaria behartuta sartuz) eta egotea da (kaiola barruan), hau da, ahal duten energia gehiena sartu eta ahal duten energia gutxiena gastatuz.
Granja ekologikoan ordea, oiloak nahi duena jaten du (ez dago behartua) eta energi gastua handiagoa du (aske ibiltzen da belardian), honela energia gutxiago metatzen du gorputzean eta gehiago kostatzen zaioa haztea 6-7 hilabete.
Gauzak honela argi ikusten da, granja ekoligkoetan gehiago kostatzen dela oiloak haztea, beraz, hauen haragia garestiagoa izan ohi da. Bestalde ordea, oilo ekologikoen muskuluak (haragia) sendoagoak dira, egiten duten ariketagatik eta ematen zaien artoak (ez pentsuak) itxurahoriagoa ematen die, baita zapore obea ere.
Kalitatea ala kantitatea? Zeuk ikusi!


