Ene irakurle fidelen artean, ekologiafiloren bat (euskaltzaindiak onartuko ote du hitz berri hau?) baldin badago, onezkero ileei tiraka ari da. Gure gizarte modernoaren dogma : BIRZIKLATZEA EKOLOGIKOA DA pikutara bora behar ote du egunero 5 bisitara irsten ez den blog xume honek? Ba… intentzio on guztiarekin, baina, bai!

Gure bizi maila ekologikoagoa egin nahi badugu 3R-ak betetzea beharrezkoa dugu, jerarkia hau jarraituz:
1-Reduce (gutxitu)
2-Reutilization (berrerabili)
3-Recycling (birziklatu)
Supermerkatu batera joan eta produktu bat erosten dugu, superproduktu hau normalean superempaketaturik egoten da, kontsumitu ostean, produktu honen ontzia zaborra bihurtzen da. 3R-ak jarraitzen baditugu “zabor” honi bizia luza ahal genioke.
Lehen R-ak gutxiagotzeko esan nahi digu, produktu bere, ontzi txikiago batean edo “granel” forman eros badezakegu, obe.
Bigarren R-ak berrerabiltzea aholkatzen digu, ontziari beste erabilera bat emanez.
Eta hirugarren R-ak birziklatzeko esaten digu, hau da sarritan egiten duguna, baina 3.postua du jerarkia ekologiko honetan.
Ondorioz, ez pentsa plastikozko ontzi bat birziklapen-ontzira botatzean ingurumenari izugarrizko onura egiten diogula, ekologikoak garela, natura zaintzen dugula.Gogoratu: birziklaia azken aukera da, ez lehenengoa!



Era bat ados neok hikin, tamalez batzuentzat birziklatzea azkenaurreko aukera denk, oraindik kartoia, plastikoa eta kristala ikus daiteke basura organikoarekin nahastuta!
PD, iogurren gañeko kartoi horrek ze funtzio du?
Comment by bedaio3000 — September 10, 2009 @ 10:40 pm
Egia, zenbait produktok alferrikako material ugari dauzkea ta ia denak praktikan ezertarako balio ez dutenak.
Adibide garbia da LINDT markako txokolateak dauzkan: gaineko papera, barruko papera eta zilar papera.
Produktu ekologikoek alderdi hau nahiko zaindua dute, simpleago bilduta daude, gainera “al granel” ere eros daitezke.
Comment by Johan — September 14, 2009 @ 10:52 am
Gai hauekin lotuta badago liburu oso interesgarri eta atsegin bat, “Consumir menos vivir mejor”. Gainera internetetik jaitsi daiteke liburu osoa.
Comment by Eider — September 25, 2009 @ 8:46 pm