DibulgatzenOctober 26, 2009 2:30 pm

Txintxarrisferako Ardiki Mapping Party-a ospatzear dagoen honetan, blog xume honek Software librea eta bioaniztasunaren arteko fusio bat egin nahi du post honetan.

Ene irakurle fidel eta libreek jakingo dute software librea eta ez-librearen artean bereizten. Sarritan topatzen ditugu programa garestiak eta bere homologo libreak, gehienetan ordaindutakoa bezain onak edo obea izan daitezkeenak. Hauetako bat dugu ARCVIEW eta bere homologo librea: KOSMO.

Bi programa hauek, kartografiak egiteko erabiltzen dira. Biologo zoriontxu eta suertedunenak, mendi, baso eta errekak lagintzen (muestreatzen) ibiltzen dira. Garrantzitsua da lagin edo muestra bakoitza NON eta NOIZ hartu den jakitea, gerorako datuen interpretazioa egiteko. Kartografiako programa hauetan, mendian topatutako datuak sartzen ditugu, programa honek datu hauek mapa baten gainean kokatzen ditu, honela, begirada bizkor batean, gure laginketaren ikuspuntu orokor bat izaten dugu. Experientziagatik diotzuet, OSO baliagarria dela, landaredi mapak egiteko, animali baten bizi eremuak markatzeko, espezieen arteko elkarrekintzak ikusteko…

Arcview eta Kosmo programak konparatzen baditugu, ia klonak dira, baina Kosmo doakoa da, beti berritzen ari da (software librearen aldeko aktibistei esker) eta edozein duda segituan argitzen dizute. Programa honekin, gure etxetik bi pausotara dauden landaredien mapak egin ahal ditug, gure etxetik bi pausotara dagoen azkonarraren kaka egiteko lekuak markatu ahal ditugu, gure etxetik bi pausotara bioaniztasunez beteta dauden inguruneak erakutsi ahal ditugu.

Ausartu zaitez KOSMO-rekin!!!! Eta partekatu zure ikerketa LIBREAK!

Klikatu hemen.

DibulgatzenOctober 10, 2009 1:13 pm

Betidanik izan du gizakiak hegan egiteko gogoa, nork ez du inoiz amestu hegan dabilela? Baina eboluzioaren esku ahaltsuak ez digu dohai hori eman eta gizakiok, nahiz eta ebolutiboki egitura harrigarri asko ditugun, ez dugu hegan egiteko kapazitatea, lastima!

Baina ene irakurle fidelok, gaurkoan blog honetan gizaki hegalari bat diseinatuko dugu. Gizaki arrunt bat hartu, modifikazio batzuk egin eta gizaki hegalari bat eraikiko dugu. Agian ez da hegalari ona izango baina metro batzuk hegaldatzeko behar duen minimo batzuk emango dizkiogu. Hasi gaitezen.

Experimentu honetako gizaki hau, gutako edozein izan daiteke. Modu estandar batean, ondoko ezaugarriak ditu.
Pisua = 80kg
Altuera = 1.80m

Gizaki altu eta nahiko argala, hasteko material bikaina. Lehenik eta behin hegalak ipiniko dizkiogu. Ene irakurle fidelak aingeruetaz pentsatzen ariko dira, baina bizkarrean hegal pare bat ipintzeak, konplexutasuna handitu dezake (soin adar berriak, hezur berriak, muskulu berriak…) zergatik ez dagoena erabili? Saguzarren antzera, gizaki honi, atzamarretako hezurrak (falangeak) metroterdira luzatuko dizkiogu. Ostean, hatz arteko azala luzatuko diogu, hau izango da hegan egiteko egitura zabala (hegalen antzera).

Behin hegan egiteko organoak ipini ostean, pisu apur bat kenduko diogu. Horretarako, hezurren dentsitatea minimora jeitsiko dugu eta hau gutxi balitz, hezur barruak hairez beteko ditugu, honek pisua arinduko du eta airean maniobrabilitatea obetu.

Azkenik, hegaldia maneiatzeko “isatsa” ipiniko diogu. Isats bat ipini ordez, hankak erabiliko ditugu. Bi ankak azalezko beste egitura zabal batez elkartu egingo ditugu, lurean ibiltzeko oztopo bat izango den arren, azal hau gora edo behera mugituz hegaldia kontrola genezake.

Hegan egitean energia kostu handia du, batez ere hegan egiten hastea. Beraz gizaki hegalari honek, hegazti handiek bezala, hegaldatzeko gorantzko korronteak aprobetxatu beharko lituzke, handiegia baita hegaldatzeko. Eta bukatzeko, beste birika bat ipiniko diogu, energia gehiago har dezan eta altuera handiagoetan hegan egin (oxigeno eskasia konpentsatzeko).

Itxura nahiko arraroa izango luke, baina hegan egin ahal du!

Iñork iradokizunenbat baluke, idatzi lasai!