Betidanik izan du gizakiak hegan egiteko gogoa, nork ez du inoiz amestu hegan dabilela? Baina eboluzioaren esku ahaltsuak ez digu dohai hori eman eta gizakiok, nahiz eta ebolutiboki egitura harrigarri asko ditugun, ez dugu hegan egiteko kapazitatea, lastima!

Baina ene irakurle fidelok, gaurkoan blog honetan gizaki hegalari bat diseinatuko dugu. Gizaki arrunt bat hartu, modifikazio batzuk egin eta gizaki hegalari bat eraikiko dugu. Agian ez da hegalari ona izango baina metro batzuk hegaldatzeko behar duen minimo batzuk emango dizkiogu. Hasi gaitezen.

Experimentu honetako gizaki hau, gutako edozein izan daiteke. Modu estandar batean, ondoko ezaugarriak ditu.
Pisua = 80kg
Altuera = 1.80m

Gizaki altu eta nahiko argala, hasteko material bikaina. Lehenik eta behin hegalak ipiniko dizkiogu. Ene irakurle fidelak aingeruetaz pentsatzen ariko dira, baina bizkarrean hegal pare bat ipintzeak, konplexutasuna handitu dezake (soin adar berriak, hezur berriak, muskulu berriak…) zergatik ez dagoena erabili? Saguzarren antzera, gizaki honi, atzamarretako hezurrak (falangeak) metroterdira luzatuko dizkiogu. Ostean, hatz arteko azala luzatuko diogu, hau izango da hegan egiteko egitura zabala (hegalen antzera).

Behin hegan egiteko organoak ipini ostean, pisu apur bat kenduko diogu. Horretarako, hezurren dentsitatea minimora jeitsiko dugu eta hau gutxi balitz, hezur barruak hairez beteko ditugu, honek pisua arinduko du eta airean maniobrabilitatea obetu.

Azkenik, hegaldia maneiatzeko “isatsa” ipiniko diogu. Isats bat ipini ordez, hankak erabiliko ditugu. Bi ankak azalezko beste egitura zabal batez elkartu egingo ditugu, lurean ibiltzeko oztopo bat izango den arren, azal hau gora edo behera mugituz hegaldia kontrola genezake.

Hegan egitean energia kostu handia du, batez ere hegan egiten hastea. Beraz gizaki hegalari honek, hegazti handiek bezala, hegaldatzeko gorantzko korronteak aprobetxatu beharko lituzke, handiegia baita hegaldatzeko. Eta bukatzeko, beste birika bat ipiniko diogu, energia gehiago har dezan eta altuera handiagoetan hegan egin (oxigeno eskasia konpentsatzeko).

Itxura nahiko arraroa izango luke, baina hegan egin ahal du!

Iñork iradokizunenbat baluke, idatzi lasai!