Sarritan pentsatzen dugu, zein paraje ederrak dauzkagun inguruan, berde berdeak, ia eguneroko xirimiriari esker! Horrenbeste aldapa eta mendien artean, ederra da tarteka goi mendiko larreak ikustea, Aralar inguruak adibidez.
Larre hoien existentzia, artzantzaren jarduera historikoagatik izan da, ez dira “naturalak”, baina balio paisajistiko eta turistiko handiko eremuak dira, beraz, ez daukagu erreparorik berauek kontserbatzeko. Nola? Ba artzantza ere kontserbatuz!
Urtero milloika euro bideratzen dira, ardiak Aralarren barrena ibili daitezen eta honen eraginagatik, honelako paisaiak kontserba daitezen. Beraz, artzantza beharrezkoa al da? Paisaia hauek kontserbatu nahi badira… bai!
Zer gertatuko litzateke, krisi santu honen ondorioz, gobernuak artzantzara diru laguntzarik ez balitzake bideratuko? Aralarko goi larreak desagertu egingo lirateke!

Irudia: larreak ala sastrakak?
Honezkero igandelarirenbat bat badago ene irakurle fidelen artean, eramanak izango ditu bere eskuak buru gainera: “ekosistema zoragarri hori suntsituko da, Aralarri KALTE egingo diogu”.
Kalte? Ekosistemak desagertu?
Belardi hauek kontserbAtu ezean, ekosistema hauek beraien zikloa jarraituko dute. Zihurrenik sastrakadi “zikin” bihurtuko dira eta nork daki, agian pagadiren bat sortuko da urteen poderioz. Beraz… kaltegarria al da? Goi mendiko larreen ekositema hau, desagertu ala eraldatu egingo da? Zein da “naturalagoa”, artzantza jardueratik at dagoen ekosistema ala artzantzaren bidez mantentzen dena?
Pentsatu…
Pentsatu…
Pentsatu…