Egunerokoa dugu gure gizarte honetan hustelkeria, mota ugari daude: batzuk, diruarekin dute erlazioa eta beste batzuk, bioaniztasunarekin. Blog xume honetan, bigarrengoaz hitzegingo dugu, lehenengo horretaz, zoritxarrez, aski nazkatuta egongo dira eta ene irakurle fidelak!
Ene dieta karniboroari jarraituz (haragia osasuna da!), atzo afaltzeko neukan arkume gordina ezin izan nuen amaitu eta izter bat sobratu zitzaidan, zelako pena! Hartu eta ohe azpian gorde nuen, urrengo egunean gosaldu ahal izateko. Baina ene garun primitibo honen memoria ez da oso handia eta bertan ahaztu zitzaidan bi asteetan zehar ene arkume izter odoltsua… husteltzen.

Arkumetxoa ehizatu nuenean, izter hau segituan hasi zen husteltzen. Izan ere, izaki bizidun bat hil bezain pronto, bere barnean geldirik egon diren bakterio gorpu-jaleak, bereala hasten dira bere “etxetxoa” jaten. Hildakoa barrenetik hasten da usteltzen! Izter hau ordea, kanpo airearekin zegoen kontaktuan eta bertan zebiltzan bakterio zein intsektuek ere kanpotik eraso zieten, kanpo zein barneko erasoak… izter honenak egin du.
Husteltzea bakterio eta bestela bizidunek izterraren gainean isuritako entzimek egiten dute, proteinak apurtuz eta bestelako produktuak sortuz, sarritan usain eta kolore nazkagarrikoak. Prozesu hau, hotzak geldiarazi dezake, hotzean erreakzio kimikoak askoz ere geldoagoak baitira, beroarekin aldiz azkarragoak. Husteltzea erritmo egokian burutu ahal izateko, ura ere beharrezkoa da, bakterioak bertan mugitzen baitira erosoen. Horregatik, leku humeletan hustelketa azkarragoa da eta janari ahumatu eta gazituetan (ur gehiena kendurik dute) motelagoa.
Ene izter hustel honetan bioaniztasuna oso ugaria da, ekosistema konplexu baten neurrirainokoa. Izan ere, husteltzean, bizidun mota ugari agertu eta desagertzen dira, bakoitza prozesuaren momentu konkretu batean, elkarri erreleboa emanez eta ondoren etorriko direnei ingurua egokituz. Benetako ekosistema baten aurrean gaude!
Beraz, utzi ezazue izter ehizatu berri bat zuen ohe azpian bi astez, zuen etxeko bioaniztasuna ugarituko duzue eta bide batez, hil ostean gure gorputzei gertatuko zaiena ikusi. Beraz… IZAN ORGANU EMAILE!

It’s sokpoy how clever some ppl are. Thanks!
Comment by Janessa — July 10, 2011 @ 10:47 am
KFF7T0 stvgbsjqcftm
Comment by lereuyc — July 10, 2011 @ 5:21 pm
8SacNJ kxsdlgeyylhs
Comment by peomzapz — July 12, 2011 @ 9:19 am