Ez da munduan irudi unkigarriagorik, ama bat eta bere haurra elkarekin ikustea baino. Harreman honek milioika urte dauzka, zihurrenik naturaren historiako lehen “harreman konplexua” dela esango genuke. Izan ere, ama-kume baten lotura, oso estua da eta animalia zenbat eta konplexuagoa izan orduan eta harreman sendo eta luzeagoa da!
Egin dezagun erretrospektiba bat harreman berezi hau aztertuz.
Animalia primitiboenetan, arrautzak ernalduak zortearen esku uzten ziren, hau da, kumeak edukitzeak ez zuen jatea edo ehizatzea baino garrantzia handiagorik. Zenbait arrainek ordea, arrautzen eta kumeen ZAINTZA garatu zute, kume asko egin eta beraien martxara utzi ordez, kume gutxiago egin baina hauek zaintzeaz arduratuz.
Lehen narraztiek ere arrautzen zaintza egiten zuten, itsas dortokak gau osoa ematen du habia egin eta erruten, nahiz eta gero, kumeak jaioa aurretik itsasora joaten den.
Ugaztun primitiboek ere, joera antzekoa omen zuten, habia zaindu egiten zuten, baina kumeak jaiotzen zirenean, azken hauek alde gin behar izaten zuten habitik azkar asko, beraien amaren elikagai bihurtu nahi ez bazuten.
Ugaztun berantiarren eta hegaztietan ordea amek eta aitek gogoki zaintzen dituzte kumeak, luzaroan eta elikagaiak beraientzako ehizatuz.
Ala ere, ugaztunak dira soilik kumeentzako esklusiboki organo bereziak dituztena: UGATZA edo obeto esanda TITIAK. Titiak, kumea bere lehen hilabeteetan elikatzeko beharrezkoa duen esnea ekoizteko organu berezia da. Hau soilik ugaztunetan ikusten da, hemendik datorkio talde honi izena: UGATZ-DUNAK edo MAMALIOAK.
Baina organu berezi hau soilik AMAK dauka. Gainera kumea AMAK eramaten du bere barnean, gehiago aztertzen badugu, OBULUEK (amaren ugalketa zelulek) emango diote berton, espermatozoidearen laguntzaz sortuko den, ZIGOTOARI elikagaiak, organulu zelularrak eta noski ADN-aren karga erdia. Gure zelulen barne organuluak, geure AMAREN organuluak dira, aitarengatik soilik DNA jasotzen dugu. Beraz… haurraren portzentaia zelurraren zati HANDI bat, amarena da.
Ostean bideo unkigarri bat, ama elefante bere kume jaio berriari bizitza ematen.
