Bioaniztasunaren txoko txiki honi ere txoko txiki izatetik, HAUNDIXEAGOA izateko ordua iritsi zaio.

Urrengo Post-etik aurrera, ene blog xume honek zenbait aldaketa pairatuko ditu.

Alde batetik, gure edukiak esparru zabalago batera eraman nahi ditugu, hau lortzeko ezin bestekoa ikusi dugu post-ak bi hizkuntza ofizialetan idaztea: euskara eta gaztelaniaz. Bestalde, Sara Santa Eulalia diseinatzaileari bihotzez eskertu nahi diogu blogaren irudia izango den logoaren diseinu bikainagatik. Hemendik aurrera FACEBOOK-en ere aurki gaitzakezu eta gauzak ongi badoaz, hilabete gutxira PODCAST-a ere estreinatuko dugu, bertan, batez ere elkarrizketak jorratuko dira inguruko eko-aditu ezberdinekin.

Aldaketa guzti hauek, blogaren onurarako egin dira, ala ere, blog hau ez litzateke blog bat izango ez balituzke bere iraurle fidelak edukiko. Blogaren etapa berri hau, ez genuke hasi nahi beraiei eskerrak eman gabe, bioaniztasunaren txoko xume hau, irakule fidelek txoko bikaina bihurtzen baitute astero.