Onddoak, atsegin ditut. Batez ere zartaginan arraultza pare batekin eginiko tortilan igeri daudenean. Biltzea ere atsegin dut, baina es dut atsegin basoan barneratzen naizenean lurrera begira ibiltzea. Baina zihur nago, blog honen eguneroko 5 irakurleen artean, onddozaleak badaudela.
Ene irakurle fidela, onddoetan aditua zarelakoan bazaude, irakurri ongi ondorengo post hau, zeren seguruenik zure onddoziklopediak ez baitu edukiko ondoko informazio hau.
Zer da onddo bat? Izaki bizidun bat da, noski! FUNGI erreinuan (onddoen erreinuan) dago klasifikatua. Ez baita landare bat (ez du eguzki energia erabiltzen) eta ez da animalia bat. Baina harrigarri dirudien arren, intsektuen kanpo eskeletoan agertzen den konposatu berezi bat du (kitina) eta beraren itxura landare batena da, animali-landare hibrido bat ote?????
Zartagian jaten duguna, onddoaren “fruitua” da. Onddoaren gorputza, lurpean joaten da, soka itxurako egiturak dauzka (hifak), non, mizelio deritzon zirkuluak osatzen dituzte. Zirkulu honen zentroan dago onddoaren “hasiera” eta zirkuluaren kanporantza hazten da. “Fruituan” (landareetan bezala), aldiz, ugal zelulak daude.

Irudia: onddo baten “fruituaren” barne egitura, bere ugal zelulekin eta hifekin.
Onddoek materia organikoa jaten dute, armiarmen antzera kanpo-liseriketa (entzimak gorputzetik elikagaiaren gainera isuriz) burutzen dute, horregatik ez dute argirik behar, baina bai hezetasun maila handiak.
Onddoen mundu izkutua, hau ba ote zekien “Udazkeneko loreak” programako aurkezleak?




