Dibulgatzen, HegaztiakApril 13, 2009 5:58 pm

Udaberriaren lehen izpiekin batera, hor datoz afrika aldeko etorkin beltzak.

Beraien hegan egiteko moduagatik eta teilatupeko habiengatik bereiz ditzazkegu bisitari fidel hauek. Neguan jo zuten Afrika aldera, bero bila eta orain, inolako GPSrik gabe, berriro datoz gurera bikotekidea bilatu eta sexua praktikatzera eta nola ez… kumeak edukitzera!

Orokorrean hiru espezie ikusi ahal ditugu etxeko teilatupean harantz eta honantz, txioka eta hegaka. Hiru espezieak oso antzekoak dira, txikiak, beltzaranak eta hegan egiteko modu antzekoarekin. Hona hemen bereizteko gako batzuk.

ENARA, gazt: Golondrina (Hirundo rustica): bizkar aldea urdin iluna dute, aurpegiak “maskara” gorri bat (batez ere arrek) eta sabelalde zein lepo azpia zuria dute. Arretan batez ere, isats bikoitz luzea nabari da. Apaizek asko predikatu dute, enaren bidezko metaforak eginez, hauen esanetan, enarak urtero leku berdinean eta bikotekide berdinarekin habia egiten omen dute habia, bizi guztirako batzen omen dira.

Zientzialari batzuek mito hau ezabatu zuten, frogatxo bat eginez. Ar batzuei isatsa moztu eta beste batzuei ordezko isats handiago bat ipini zieten, ostean eme eta arrak banaka identifikatu zituzten, honela bakoitza norekin “ezkontzen” zen jakiteko. Emaitza harritzeko izango zen apaizentzat, izan ere, enara emeek isats luzeena zuten arrak aukeratu zituzten eta hau gutxi balitz noiznahi “adarrak” jartzen omen zizkien, beste isats handiagoko ar bat topatzen bazuten. Isatsa moztu zitzaien arrek ez zuten bikotekiderik bilatzen eta istas luzekoek aren oso bat zuten beraientzat!

Enara

ENARA AZPIZURIA, gazt: avión común (Delichon urbica): enararen oso antzekoa den arren (sabel lepo zuria, tamainua…), honek ez du “maskara” gorria, bizkar aldea oso beltza du eta isatsa hasten den gunea guztiz zuria da, gainera ez du isats handi nabarmenik.

Enara azpizuria

SORBELTZA, gazt: vencejo (Apus apus): hau guztiz beltza da (mokoaren azpiko zenbait gune gris salbu), ez du itsas nabarmenik. Izaera guztiz hegalaria da, hilabeteak igaro ditzazke lurra ukitu gabe. Bere oinak erabat deformatuta daude, hormei juxtu juxtu zintzilikatzeko balio dute, ezin du oinez ibili! Bere hegalen luzeraren arabera bereiz dezakegu, gorputzaren baino handiagoa baitu.

Sorbeltza

Orain, ene irakurle fidelak, zuen etxeko lehiora atera eta ea identifikatzen dituzuen.

Eta jakin ezazue: ORNIOTOLOGIA, TELEBISTA BAINO DIBERTIGARRIAGOA ETA MERKEAGOA DA!

Eraman itzazue zuen seme-alabak txoriak identifikatzera!!!!

Izan ongi.

HegaztiakNovember 12, 2008 5:45 pm

Izen zientifikoa: Ardea cinerea

Gazteleraz: Garza real

Tamaina: 90 cm

Lertxunen familian handiena, gris tonuko koloreekin. Ur inguruneetara egokitua dago, geza zein gazietara. Ehizatzean oso geldirik egoten da, sarritan oin baten gainean, jarrera oso bereziarekin. Bere ugaritasuna urria izan ohi da, komunitateetan bizi diren hegaztiak gertu baldinbaditu, ala nola, kaioak.

Hegaztiak 5:35 pm

Izen zientifikoa: Egretta garzetta

Gazteleraz: Garceta común

Tamaina: 55 cm

Lertxunen familiako txikiena, guztiz zuria, moko iluna eta oin horiak (hegaldatzean ikus daitezke). Ugalketa sasoian, arrek buruko eta hegaletako lumak tentetzen dituzte.

HegaztiakNovember 5, 2008 11:24 am

Izen zientifikoa: Anas platyrhynchos

Gazteleraz: Ánade real

Tamaina: 58 cm

Nola bereiztu: Europa osan zabaldurik dagoen errekako ahate arruntena, granjetako ahateen ahaide basatia da. Emeak kamuflaiarako koloreak dituzte, arrek berriz bizkarra grisa, lepoko zuri mehe bat, hegaletan kolore urdin biziago bat eta moko laranja. Emeak kumatzen ari diren bitartean, arrak talde handiak osatzen dituzte. Lumaia aldatzen dutenean, ezin dute hegan egin eta arrek "eklipsea" deritzon lumaia (emearen oso antzekoa) hartzen dute kamuflatzeko.  

                                            

HegaztiakNovember 3, 2008 3:07 pm

Izen zientifikoa: Motacilla alba

Gazteleraz: Lavandera común

Tamaina: 18 cm

Nola bereiztu: zuri beltza, buztan luzearekin, isatsa gorantz eta beherantz mugituz ibiltzen da (hortik bere izena), lur hartzerakoan buztana zabaldu egiten duelarik. Buru gaina eta paparra beltzak, bizkar gaina grisa, isatsa luze zuri beltza. Zenbait lekutan "señorita" ere deitzen zaio, bere ibilera ponpoxoagatik. Herri eta hiriguneetan oso ohikoa da.

Hegaztiak 9:20 am

Izen zientifikoa: Pica pica

Gazteleraz: Urraca

Tamaina: 46 cm

Nola bereiztu: Inguretan dugun txori ertain zuri beltz bakarra, isatsa oso luzearekin, bereizten oso erraza. Herri eta hiri inguruneetan tarteka topa daiteke. Egunean zehar bakartia den arren, gauean taldeetan egiten dute lo.

Hegaztiak 9:12 am

Izen zientifikoa: Turdus merula

Gazteleraz: Mirlo común

Tamaina: 25 cm

Nola bereiztu: Zihurrenik, gugandik gertu ibiltzen den txori-ertain handienetakoa. Arrak guztiz beltzak dira, moko laranjarekin, emeak aldiz marroiak eta mokoa ez dute arrak bezain kolore bizikoa. Lur hartzen duenean isatsa gorantz altxatzen du, oso silueta bereizgarria emanez. Baso mixtoetan oso ugaria, baina baita herri eta hirietako parkeetan.